Michela Murgia

idazle italiarra

Michela Murgia (1972ko ekainaren 3a, Cabras, Sardinia - 2023ko abuztuaren 10a, Erroma) italierazko idazle sardiniarra izan zen, Sardiniaren aldeko independentista eta abertzalea,[1] eta ekintzaile feminista.

Michela Murgia

Bizitza
JaiotzaCabras1972ko ekainaren 3a
Herrialdea Italia
BizilekuaErroma
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaErroma2023ko abuztuaren 10a (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: kidney neoplasm (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, politikaria, blogaria, zutabegilea eta literatura-kritikaria
Lantokia(k)Sardinia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm3640536 Twitter: KelleddaMurgia Youtube: UCaQM8v0B91NmuzT_1JaHu6A Musicbrainz: e38687f9-db8f-481c-8c79-839d82e4b2dd Discogs: 2832317 Edit the value on Wikidata

Biografia

Michela Murgiak teologia ikasi zuen eta erlijioa irakasten zuen.

Il mondo deve sapere, bere lehen liburuan, gerora pelikula bihurtu zena, dei zentro bateko lan baldintza prekarioak deskribatzen ditu bere esperientzia garrantzitsuan oinarrituta. Aldi baterako langileek jasaten duten esplotazio ekonomikoari eta manipulazio psikologikoari buruzkoa da.

2008ko maiatzean Murgiak ipuin bilduma bat argitaratu zuen (Viaggio in Sardegna. Undici percorsi nell'isola che non si vede) Sardinia uharteko leku gutxi esploratuetan. Uhartearen ondare mitologiko anitza ere zabaldu zuen bere idatzietan du. Michela Murgiaren Acabadora lehen eleberria 2009ko maiatzean argitaratu zen. 1950eko hamarkadan Sardinian girotua, eleberriak eutanasia eta adopzioaren gaiak jorratzen ditu. Hainbat sari jaso ditu.

Murgia Sardiniako nouvelle vague literarioaren edo Sardiniako Literatura Berria izenez ezagutu den mugimenduaren ordezkaritzat hartua izan da. [2] Milanen urte batzuk igaro ondoren, gero Sardiniara itzuli zen.

Gaixotasuna, familia eta heriotza

2023ko maiatzaren hasieran, Murgiak giltzurruneko minbizia zuela iragarri zuen. Gaixotasunaren fase aurreratua zela eta, hilabete gutxi falta zitzaizkion, baina Giorgia Meloni lehen ministroaren menpe ez hiltzea espero zuela adierazi zuen, baina ez zen hori gertatu abuztuan hil baitzen.

Gaixotasuna iragartzearekin batera, Murgiak jakinarazi zuen familia egoera berezi batean bizi zela, queer familia zela berea.[3] Delako familia honetako pertsona batekin, Lorenzo Terenzi aktore eta musikariarekin, ezkondu zen formalki hil baino egun batzuk lehenago, oinordetza kontuak lotuago uzteko.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak