Miren Arantza Madariaga Aberasturi
Miren Arantza Madariaga Aberasturi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1967ko abuztuaren 21a) euskal politikari eta zuzendari publikoa da. EAJ alderdiko kidea.[1] 1995. urtean Gautegiz Arteagako lehen emakume alkatea izan zen.
Miren Arantza Madariaga Aberasturi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1967ko abuztuaren 21a (56 urte) |
Herrialdea | Euskadi |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua Jaume I.a Unibertsitatea master |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Bizitza
Miren Arantza Madariaga Aberasturi Gernika-Lumon jaio zen 1967an. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1986-1992), Higiezinen jabetzako agentea da (1992) eta genero-mainstreamingean aditua Castellóko Jaume I Unibertsitatean (2007-2008).[2]
Ibilbidea
Bere alkateorde kargua (1991-1995) eta Gautegiz Arteagako alkatetza (1995 - 2007) abokatu-lanbidearekin uztartu ditu, eta alkatetzara iritsi den lehen emakumea izan da. Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluan EUDELen ordezkaria (1999-2005) izan zen, eta erakunde horretako idazkari nagusia (2005-2009).[2][3] Europako Parlamentuak Berdintasunerako Europako Institutuko Adituen Foroan (EIGE) izendatutako aditua (2019-2012) izan zen.[4] CIINPI edo Berdintasunerako Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa zuzendu zuen 2011 eta 2013 artean.[5][6]
Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izan zen 2013tik 2016ra.[7] ELIKA Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioko zuzendari kudeatzailea da 2016. urtetik.[8]
Bizitza pertsonala
Alaba baten eta seme baten ama da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Turismo arduratsu baterantz, Ser Euskadin, 2015eko azaroaren 26an.
- Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendari nagusia, Comunicaturen, 2014ko ekainaren 20an.
- Arantza Madariagaren curriculum vitae-a Irekian (Eusko Jaurlaritza).