Miren Gorrotxategi Azkune

euskal idazlea

Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981eko uztailaren 10a)[1] euskal idazlea da. Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomaduna, Euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan.[2]

Miren Gorrotxategi Azkune

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1981eko uztailaren 10a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 948
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miren Gorrotxategi».

Bizitza

15-16 urterekin irabazi zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gazteentzat antolatzen duen Urruzuno literatur saria [3].

2016ko urriaren 5ean 33 ezkil eleberria argitaratu zuen, 2015ean lan horrekin Augustin Zubikarai Saria lortu eta gero.[4] Gainera, eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma [5] estreinatu zen 2020ko azaroan.[6] Imanol Rayok zuzendu zuen filma; thriller beltza da, eta Donostiako 68. Zinemaldian aurkeztu zen.[7] Miren Gorrotxategiren eleberriaren egokitzapen librea da.[8]

2021eko urtarrilean, bigarren eleberria plazaratu zuen: Sotoan gordeak.[9][10][11]Lan hau (H)ilbeltza bekaren ondorioz etorri da, 2020ko irabazle[12] izan baitzen. Beka hori Baztango Udalak ematen du,[13] (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz. Bekaren 2021eko deialdian, aldiz, Miren Gorrotxategi epaimahaikidea izan zen, Garazi Arrula (Txalaparta) eta Joseba Otondo (Baztango Udala) kideekin batera. 2020an adierazi zuenez, ez du berriro lehiaketa batera aurkezteko asmorik, sortzen segitu duen arren. [14]

Liburuak

Erreferentziak

Kanpo estekak