Miren Meabe Carro

bizkaitar fisioterapeuta, abeltzaina eta Kuartango alkatea

Miren Meabe Carro (Gurutzeta, Barakaldo, Bizkaia, 1986ko uztailaren 5a) abeltzaina, fisioterapeuta eta politikaria da. Bizkaian jaioa, Arabako Kuartango udalerrian bizi da aspaldian. Enkarterriko astoak ditu, galzorian den arraza bat. Jelkidea da, eta 2023ko ekainaren 17an Kuartangoko alkate bilakatu zen.

Miren Meabe Carro
Kuartangoko alkate

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1986ko uztailaren 5a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jarduerakabeltzaina, politikaria, fisioterapeuta, aktibista eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Bizitza

Gurutzetan, Barakaldon, jaio zen.[1] Fisioterapia ikasi zuen eta fisioterapeuta gisa lan egin zuen.[2]

Lan ibilbidea

Abeltzain

Miren Meaberen astoak.

2008an Enkarterriko astoen abeltzaintzan hasi zen.[3][4] 2023an galtzeko zorian zegoen Enkarterriko arrazako 24 asto zituen. Arasel Arabako asto-azienda hazten dutenen elkarteko presidentea, eta ENAFE Euskal Herriko Hazle Federazioko idazkaria da.[5][6]

Aktibista

GAITTUN elkarteko kidea da. Elkarte hori emakumeek eta emakumeentzat sortu zuten, eta landako eta itsasoko emakume langileak ahalduntzeko eta emakumeek euskal lehen sektorearen historian egindako lana ikusarazteko eta balioesteko ldihardu lanean.[7][8][9] 2020an, Iratxe Martinez Mazaga eta Gema Arrugaetarekin batera, Bizkaian baditun! Itsas Landa Inguruneko Emakumeak argitaratu zuen.[10] Bizkaiko kostaldean emakumeek egindako lanari buruzko "Itsasoan gaittun | Bizkaia, la mar en femenino" dokumentala koordinatu zuen, baita argazki-erakusketa bat ere Bilboko Metroan eta Euskadiko beste leku batzuetan, lehen sektoreko emakumeak ikustarazteko.[11]

Politikari

Eusko Alderdi Jeltzalearen zinegotzia izan zen Kuartangoko Udalean 2015 eta 2019ko udal hauteskundeetan.[12][13][14] 2023ko udal hauteskundeetako zerrendaburua izan zen eta Kuartangoko alkatetza lortu zuen Alderdi Popularraren laguntzarekin.[15][16]

Bizitza pertsonala

Ezkonduta dago eta bi ume ditu.[17]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2022an Gordexolako nekazaritza, abeltzaintza eta artisautza azokanlehen saria jaso zuen, 12 eta 36 hilabete bitarteko kategorian.[18]

Erreferentziak

Kanpo estekak