Miren Ortubay Fuentes

Miren Ortubay Fuentes (Gasteiz, 1958) abokatua eta kriminologoa da. Zuzenbide penalean doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta genero-indarkerian eta presoen eskubideetan aditua.

Miren Ortubay Fuentes

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMiren Ortubay Fuentes
JaiotzaGasteiz, 1958 (65/66 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, legelaria eta abokatua
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia

1980an Zuzenbidean lizentziaduna Deustoko Unibertsitatean, eta Zuzenbidean doktore unibertsitate berean. Kriminologian diplomaduna Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Kriminologiako graduondoko ikasketak Louvain-la Neuve unibertsitatean(Belgika) egin zituen.

Ibilbidea

Abokatu lana egiten hasi zen. 1982an, Salhaketa (Gasteiz), presoen babeserako Elkarteko fundatzaileetariko bat izan zen. 1995etik 2006ra bitartean Arartekoaren aholkulari juridiko izan zen, Justizia eta emakume eta ginzonen arteko Berdinatasunaren arloko arduraduna.[1][2]

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide eta Gizarte-Lan fakultatetako (EHU) irakasle titular da.[3] Emakumeen aurkako indarkeria: prebentzioa eta esku-hartzea irakasgaia ematen du, besteren artean.[4]​ Maria de Maeztu foro feministako kide da eta Beste Ahots Feministak eta GGKE Afganistaneko Giza Eskubideen aldeko Elkartea (ASDHA) kolektiboetan kolaboratzen du.[5] Fernando Buesa Blanco Fundazioko Patronatuko kide da.[6]

Emakundek egindako “Experiencia de la detención policial de las mujeres de la Comunidad Autónoma del País Vasco” ikerketan parte hartu du Lehitzune Zuloagarekin eta Estibaliz de Miguelekin batera.[7]

Lanak

  • Tutela penal de las condiciones de trabajo. (EHU, 2000).[8]
  • “Diez años de la “Ley integral contra la violencia de género”: Luces y sombras”, Ventana Jurídica Aldizkaria, Escuela Capacitación Judicial, El Salvador, 2015.[9]
  • “Cuando la respuesta penal a la violencia sexista se vuelve contra las mujeres: Las contradenuncias", Oñati Socio‐Legal Series.[10]
  • "Nueva reforma para un derecho penal cada vez más viejo", Hika, 218 zk., 2010.[11]
  • “Protección penal frente a la violencia de género. Análisis de la eficacia de la Orden de Alejamiento”, Euskal Ikasketen XVII. Kongresua, Gasteiz, 2009.[12]

Erreferentziak

Kanpo estekak