Modernitate

Modernitatea filosofia eta soziologiari loturiko kontzeptua da, zeinaren bidez arrazoian oinarritutako gizartea definitzen den. Modernitatea, horrela, gizarte post-tradizionala da, besteak beste industrialismoak, kapitalismoak, sekularizazioak eta nazio-estatuak ezaugarritutakoa.

Modernitatearen ezaugarri nagusienetakoa aurrerapenaren edo progresoaren ideian ipinitako indarra da. Modernitatean, hortaz, utopia kolektiboek (zentzu oso desberdinekoak izan arren) indarra izango dute.

Modernitatea ilustrazioaren larrialdiaren ondoriozEuropan jatorria duen prozesu sozio-historiko bati erreferentzia egiten dionkategoria analisi bat da. Mugimenduak biztanleri bakoitza bere borondatepropioaren arabera bere helmuga propioak izatea proposatzen du. Helmuga modulogiko eta arrazional batean heltzen da, hau da, sistematikoki bizitzari zentzubat ematen zaio. Erabilera politiko eta botereko kontuengatik arrazoia etalogika inposatzen saiatzen da, proposatutako baloreen praktikari ezezkobiribila emanez.

Modernitateaarrazoia erlijioaren aurretik jartzen duen etapa da. Konstituzioaren bitartezkontrol soziala jardutea bilatzen duten instituzio estatalak sortzen dira.Biztanleri batzuen oparotasuna eta beste batzuen marjinazioa ahalbidetzen dutenklase sozial berriak sortzen dira. Produktibitatea eta bere ekonomia handitzekoprodukzioa industrializatu egiten da, eta azkenik, etengabeko jarduera etaaldaketako etapa bat da.


Esanahia

Modernitatearen axioma ulertzeko Errenazimenduaren oinarrizko ezaugarriaadierazi behar da, garai hau bi aldien arteko zubi lotune bat baita.Errenazimendua,  gizakia pertsonasinboliko bat bezala kokatzen du, hau da, bere sinesmen oinarria eta munduaulertzeko era erlijioan oinarritzen da. Modernitatean aldiz, guztiaerlijioarekin azaldua izan daitekeenaren sinesmena alde batean usten da, etagertakarien azalpen zientifikoak garatzen hasten da, hau da, ohikoa alde bateanuste da arrazoia erabiltzeko.

Errenazimenduareneta Modernitatearen kontrajartzea aztertua garai hau azaltzera igaro gaitezke.Modernitatea gizartea homogeneizatzea bilatzen duen aldaketa prozesu bat bezalaulertua da. Indibidualitateen sorkuntzara sarrera ematen du eta gertaerak eta objektuakezagutzagatik eta jabetze unibertsalagatik egitea ahalbidetzen du. Etengabekoeguneratzea behar duen prozesua bezala kontsideratzen da.

ModernitateaIlustrazioko Kantiano kontzeptuaren antzekoa da ( pertsonaren adinnagusitasuna, bere arrazoia modu autonomo batean lantzeko: El Sapere aude ), eta hau baino lehenErrenazimenduko Antropozentrismo humanistari (adibidez, la Oratio pro homini dignitate de Pico dellaMirandola). Oso esanguratsua izan zen Erdi Aroa eta Aro modernoaren artean berriarenikuskera desberdinak ulertzeko eta antzinakoen eta modernoen eztabaidaulertzeko.

Michel Freitag-en soziologian, modernitatea gizartearen erreprodukzio modu bat da,tradizioaren oposaketagatik bere erregulazio mekanismoen  dimentsio instituzionalean eta politikoanoinarritzen dena, non taldearen erreprodukzio era eta betetzen diren ekintzenzentzua dimentsio kulturalengatik eta sinbolo partikularrengatik erregulatuada.

Modernitatea erreprodukzio sozialaren erregulazioeraren aldaketa ontologiko bat da legitimitatearenzentzu tenporalaren aldaketan oinarritzen dena. Modernitatean jatorriairaganaldia ordezkatzen du eta gizakiari erlazionaturik dagoen ekintzarenjudizioa arrazionalizatzen du. Modernitatea bizitza sozial jokoaren arauakaldatzeko posibilitate politiko erreflexiboa da.  Modernitatea ere baldintza historikomaterialen multzoa da, ohituren, doktrinen edo heredatutako ideologienemantzipazio bateratuan pentsatzea ahalbidetzen duena, eta ez kulturatradizional bategatik arazotua dagoena.

EreTransmodernitate terminoa sartu da globalizazioagatik ezaugarritzen denmundurako.

Jatorria

Modernitatea, XV. mendean munduan gertatutako gertaera batzuen ondoren sortu zen, hala nola, Amerikaren aurkikuntza, inprentaren garapena, erreforma protestanteak eta Errenazimendua. Giza eta historiako arloetan, Modernitatea ez da iristen Erdi Aroko amaierarekin, baizik eta gizarte aurreindustriala, nekazal ingurua eta tradizionala gizarte industrial eta modernoaren bilakatzearen ondorioz. Industria iraultza eta kapitalismoaren garaipena ematen da. Gizarte industriala post industrialera pasatu denez, postmodernitatea deitu diogu. Modernitatearen krisia, Lehen Mundu Gerraren bukaeran hasi zen. Honela, batzuen mentalitatea eta konzientzia aldatu zen beste aldaketa batzuekin batera.

Postmodernitatearen izaera eta, hortaz, modernitatearen balizko gainditzea, hala ere, gai eztabaidatua da pentsalarien artean; eta egungo gizartearen izaera modernoari edo postmodernoari buruz ez dago adostasunik.

Inpaktua

Modernitatea nazioen erakundeetan aldaketaksustatu zituen. Errepublikako botereari, razionalitate administratiboari etaindustrializazioari sarrera emateko estatuak sekularizatzen dira. Gainera,Nazio Estatuen agerpenarekin lurraldeak berrantolatu behar dira eta hiriensorkuntzara igarotzen da, garapen industrial kapitalista eta aurrerapenekonomiko eta teknologiko bat lortzeko helburuarekin.

Hiriaren sokuntzagatik Errepublikako botereakgizarteak kontrolatzeko lege multzoa biltzen duen konstituzio bat ezarri behardu. Kontrola errazteko helburuarekin hiritartasunean legeak erabiltzen dituztenhiru botere estatalak sortzen dira: botere exekutiboa, botere legegilea etabotere judiziala. Hauetako bakoitza funtzio zehatz bat du: lehenengoakonstituzioak osatzen duten legeak egiteaz arduratzen da, bigarrena lege horiekgainditzeaz, eta hirugarrena konstituzioaren ezarpenaren bitartez  gizartean justizia kudeatzeaz arduratzenda.                              

Razionalitateadministratiboa klase sozial berri bat sortzea ahalbidetzen du: Burokrazia;entitate publiko desberdinetan lan egiten duena eta  konstituzioa betetzeko Estatuarekinelkarlanean aritzen dena.

Industrializazioagarapen industrialaren bitartez leku jakin baten ekonomia zabaltzea bilatzenduen prozesua da. Henry Ford-en “modelo T”-rekin hasten da, ongizate komertzialen produkzioa eragingarri bihurtzen duena(materia prima bukatutako produktuetan eraldatzen ditu), denboraren aurrezpenbat eta irabazien handitze bat suposatuz. Industrializazioa  Estatuarentzat esanguratsua izan zen aldaketateknologiko eta ekonomiko bat aurkeztu zuen; gizartearentzat aldiz, ongizateeta oparotasun ahalmen utopiko bat; bere ordaintze ekonomikoa eta lanbaldintzak ez baitziren inpartzialak. Herrialdeko sektore honek proletalgoasortu zuen: fabriketan ongizateen gehiegizko produkzioaz arduratzen den klasesoziala.

Ikus, gainera

Bibliografia

Kanpo estekak


Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.