Monica Musonda

enpresaburu, abokatu eta ekintzaile zambiarra, bertako elikagaien sustatzailea

Monica Katebe Musonda (Zambia, c. 1976) enpresaburu, abokatu eta ekintzaile zambiarra da. Ondo ordaindutako abokatu korporatibo zela lana utzi zuen, Zambian oinarritutako elikagaiak prozesatzeko enpresa bat sortzeko, Java Foods Limited, non zuzendari nagusi bezala aritzen da.[1]

Monica Musonda
Bizitza
JaiotzaZambia, 1970(e)ko hamarkada (44/54 urte)
Herrialdea Zambia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Zambia (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta abokatua
Jasotako sariak

Twitter: monicamusonda LinkedIn: k-monica-musonda-55b4494 Edit the value on Wikidata

Aurrekariak eta hezkuntza

Musonda Zambian jaio zen 1976. Zuzenbidean lizentziatu zen Zambiako Unibertsitatean eta Zuzenbideko Masterra Londresko Unibertsitatean. 2012an elikagaiak prozesatzeko negozioa hasi zuenean, honela deskribatu zuten: "Ingalaterrako eta Zambiako titulu bikoitzeko abokatua."[2]

Abokatu gisa

Musondaren ibilbide juridikoa Erresuma Batuan hasi zen, bigarren gradua egin ondoren. Londresko Clifford Chanceko abokatu elkartua izan zen. Ondoren Hegoafrikara lekualdatu zen, eta Johannesburgoko Edward Nathan-bufetean bazkide izatera iritsi zen.[3]

Hegoafrikan zegoela, Washingtonera (DC) aldatzea konbentzitu zuten, Munduko Banku Taldearen osagaia den Nazioarteko Finantza Korporazioaren barneko Kontseilari Nagusi bezala. Han zegoela, Nigeriako Lagosen Dangote Taldea eratu zen, eta Arlo Juridiko eta Korporatiboko zuzendari gisa kontratatu zuten, laster Taldeko Kontseilari Nagusi bilakatuz.[3]

Aliko Dangote enpresariak Zambiara egindako bidaietako batean, Mosundari galdetu zion zergatik herrialdeko finantza-erakunde eta merkatari orokor gehienak zambiarrak ez ziren pertsonen jabetzakoak ziren, eta baita kudeaketa ere. Erronka bota ziola sentitu zuen, eta bere negozio propio bat sortzea erabaki zuen. Dangote Taldeko Abokatu Orokor izateari utzi zion, eta Java Foods Zambia Limited enpresa jarri zuen martxan.[4]

Ekintzaile gisa

Aliko Dangote, Afrikako pertsonarik aberatsena, porlan fabrika bat jartzen ari zen Zambian. Bidaia Musondarekin batera egin zuen, eta galdetu zion zergatik ez zegoen Zambiako bankuren bat, aseguru konpainia edo ekipamendu/lehengai hornitzailerik. Erronka eta inspiratuta sentituz, bere bufeteko lanari uko egin zion eta aurreztutako dirua zein familia eta lagunei maileguan hartutako dirua erabiliz, Txinan enpresa bat kontratatu zuen Java Foods markarekin fideoak fabrikatzeko.[5]

Monica Musonda

Lau urte beranduago, bere produktu-lerroa zabaltzea erabaki zuen. Era berean, tokian fabrikatzea eta lehengaia Zambian eskuratzea erabaki zuen. Bere hurrengo produktua "berehalako zereal gotortua" izan zen, "porridge" edo ahi bezala deituz. Arto-irinarekin egina dago.[3]

Elikagaien Soluzioetan Bazkideak (Partners in Food Solutions -,PFS) erakundean laguntza eskatu zuen. Elikagai-enpresen partzuergo honetako partaide batzuk mundu mailakoa dira, hala nola General Mills, Cargill, DSM, Bühler, Hershey eta Ardent Mills. Ondorioz, General Mills eta Cargill-eko ingeniariek, negozio-zuzendariek eta elikagaien zientzialariek Java Foods-eko enplegatuekin lan egin zuten urtebetean, Zambian elikagaiak prozesatzeko planta martxan jartzeko. Doan emandako laguntza hori, US 50.000 dolarretarara heldu zela kalkulatzen da. [4]

2017ko ekainean, Java Foods-ek lanaldi osoko 25 enplegatu zituen. Kopuru hori lanaldi osoko 19 enplegatura murriztu zen 2020rako. Honakoak dira eskaintzen diren produktuak:  (a) Zee berehalako fideoak, (b) eeZee berehalako zereal gotortua, eta (c) Num Nums arto pintxoak.[3]

Beste gogoeta batzuk

Monica Musonda CAFeko Gobernantza eta Etika Batzordeko kide izendatu zuten 2019ko uztailean. Halaber, Musonda Cartier Emakumeen Ekimenaren epaimahaian dago.[6]

Musonda honako enpresen kontseiluetan dago, zuzendari ez-exekutibo gisa (a) Airtel Networks Zambia Plc. (b) Zambia Sugar Plc. eta (c) Dangote Industries Zambia Limited.[7]

Sariak

• 2017ko Afrikako Nekazaritzako Ekintzaileen Urteko Saria,[1]

• 2018KO LAB Sariak OHNS-en bidez,

• 2022ko BBC 100 Emakumeak.[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak