Montserrat Ginesta

idazle espainiarra

Montserrat Ginesta Clavell (Seva, Bartzelona, 1952ko urtarrilaren 8a) kataluniar marrazkilari eta ilustratzailea da[1].

Montserrat Ginesta
Bizitza
JaiotzaSeva1952ko urtarrilaren 8a (72 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ilustratzailea eta artista bisuala

Discogs: 5210656 Edit the value on Wikidata

Biografia

Montse Ginestak Bartzelonako Arte eta Lanbideen Eskolan (Escola de la Llotja) ikasi zuen. Haurren liburuen idazketa eta ilustrazioan espezializatu da eta, dagoeneko, 150 lan baino gehiago argitaratu ditu. Bere bizitzan zehar irabazitako sarien artean Premi Crítica Serra d'Or de Literatura Infantil i Juvenil (1977, 1990, 1995, 1998, 2001), Lazarillo Saria[2] (1987) eta Ilustrazio Sari Nazionala bitan (1988 eta 1994) dira aipagarriak[3].

Liburuez gain, publizitate arloan egin du lan, Ploma daurada filma laburrean eta antzerkian, eszenografiak prestatzen.

Nagusiki aldizkari eta helduentzako liburuen azalak marrazten eta, beste artistekin elkarlanean, haur eta gazte literatur liburuak idazten eta ilustratzen ditu eta Tretzevents aldizkarian zuzendari da[4].

Bere lana Espainiako hizkuntza ofizial guztietara itzuli da.

Lan nabarmenenak

  • Bombolleta (1975)
  • El llapis fantàstic (1986)
  • Gargantua (1987)
  • Valentina nas de nap (1988)
  • Guia de gegants i d'altres éssers extraordinaris (1992)
  • Paraules entremaliades (2009)

Lan nabarmenak euskaratuak

Testuen egile bezala:

  • Adelaida pastelera, Argos Vergara (1983)
  • Emakume erraldoia eta bele beltza, Elkar (1989)

Marrazkilari lanetan:

  • Jirafa eta itsasoa, Argos Vergara (1984)
  • Ni, lehoia!, Algaida (1986)
  • Bensuf, erlojugilea, Edebé-Giltza (1995)
  • Bibotea eta Joxanton, Erein (1989)
  • Ispilumari, Erein (1990)
  • Arkatz fantastikoa, Elkar (1995)
  • Ba omen zen errege bat, Elkarlanean (1998)
  • Katu jaunaren negozioak, Anaya Haritza (1999)
  • Glup-glup, La Galera (2002)
  • Hau paisaia!, Erein (2008)[5]

Erreferentziak