Moralitatearen argudio

Moralitatearen argudioa Jainkoa badela frogatzeko argudio bat da. Argudio honen aldaera guztiak hasten dira moralitatearen gaineko esperientzia edo pentsamendu batekin, eta, handik Jainkoa badela ondorioztatzen da.

Zenbait argudiok moral objektibo bat dute oinarri, eta, horretarako, Jainkoaren existentzia beharrezkoa da, Hark autoritatea ematen baitie arau moral objektibo horiei. Izan ere, argudio honen arabera, moralitatea lehentasuna baino gehiago da, derrigorrez bete beharreko zerbait, beste faktore edo interes batzuk kontuan izan gabe. Moralitatea derrigorrez bete beharrekoa izateko, Jainkoak existitu behar du.

Beste batzuetan argudiatzen da moralitatea arrazoian oinarritzen dela, eta, hori soilik hala izan daiteke ordena morala baldin badago unibertsoan. Unibertsoko ordena moral hori azaltzeko, Jainkoaren existentzia beharrezkoa da.

Immanuel Kant filosofoak argudiatu zuen gizateriaren helburua dela zoriontasun eta bertute perfektua eskuratzea (summum bonum), eta hori posible izan dadin, hil ondoko bizitza beharrezkoa da, eta, horretarako, Janikoak existitu behar du.

C. S. Lewis idazleak argudiatu zuen kontzientziak lege moral bat ematen digula. Baina lege horren iturria ez dagonez gero mundu naturalean aurkitzerik, Lege-emale batek egon behar du naturaz haratago. Lewisen ustez, gizakien arrazoia dohain bat bezala onartzeak berez ekartzen du ordena moral handiago bat, unibertso osorako, eta ez litzateke horrelakorik Jainko bat ez badago hura sortzeko eta/edo mantentzeko.

Kanpo estekak