Morentin

Nafarroa Garaiko udalerria


Morentin[3] ([moɾentin]; Morentiain [moɾenti.ain] antzinean) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 135 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 51 kilometrora dago.

Morentin
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Morentingo bandera
Bandera

Morentingo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Morentin
AlkateaMaría Pilar Barbarin López
(Leorin, indep.)
Posta kodea31264
INE kodea31174
Herritarramorentindar
Geografia
Koordenatuak42°36′51″N 2°00′45″W / 42.614166666667°N 2.0125°W / 42.614166666667; -2.0125
Azalera9 km²
Garaiera536 metro
Distantzia51 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria116 (2023:  2)
alt_left 67 (%57,8)(2019) (%53,4) 62 alt_right
Dentsitatea12,96 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,09
Ugalkortasuna[1]‰ 31,25
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 18,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 11,30 (2018: %6,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.morentin.es/

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, NA-122 errepidean Lizarra-Andosilla norabidean. Lizarratik 4 kilometrora dago.

Morentinek Aberinekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean; Deikaztelurekin mendebaldean; eta Oteitzarekin eta Deikaztelurekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Morentinek klima mediterraneoa dauka. Urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak, altueraren arabera, aldakorrak dira, 500 eta 1.200mm bitartean. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 90 inguru izaten dira.

Zuhaitzak mozteak eta suteek jatorrizko landaredia asko murriztu dute, eta gaur egun haren basoak makaldiak eta birlandaturiko pinuak baino ez dira. Gizakiak naturan eragindako kalterik handienak nekazaritzak eragin zituen, XVIII. mendetik aurrera.

Demografia

Morentingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %0,64 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Azken agintaldietan Morentingo alkateak Leorin (AIL) talde independentearen izenean aukeratu dituzte; zerrenda hori izan da aurkeztutako bakarra. 2007an Jesús Martínez Barandalla izan zen hautatua. Baliogabeko botoak hiru izan ziren (emandako boto guztien %3,53) eta boto zuriak zazpi (%8,54). Abstentzioa %17,58koa izan zen.

Morentingo Udala (2007)
AlderdiaBotoakAukeratua?
Jesús Martínez Barandalla52Bai
Maria Isabel Izkue Montejo51Bai
Maria Pilar Barbarin Lopez41Bai
Jose Antzin Itxaso35Bai
Javier Antzin Lukin34Bai

2011ko udal hauteskundeetan Leoringo María Pilar Barbarin López bihurtu zen alkate[4].

Udaletxea

  • HELBIDEA: Foruen Kalea z/g

Alkateak

2007-2011Jesús Martínez BarandallaLeorin
2011-2015María Pilar Barbarin LópezLeorin

Azpiegitura eta garraioak

La Estellesa autobus konpainiaren Sartaguda eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Jaiak eta ospakizunak

Herriko jaiak abuztuko hirugarren asteburuan ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak

San Andres apostoluaren eliza, Erdi Aroko jatorriko eraikina da, XVI. mende eta XVII. mendeen artean aldarazitakoa. Dinteldun atea portiko barroko batek babesturik dago eta erdi puntuko arkuez apainduta. Rokoko estiloko erretaula nagusian, umea daraman Ama Birjinaren irudi bat ageri da.

Leoringo Ama Birjinaren baseliza estilo erromanikoa eta gotikoa nahasten dituen eraikina da, nahiz eta XVIII. mendean eraiki zen. Estilo ezberdinen adibide, aurrealde erromaniko erdizirkularra eta arku gotikoa ditu.

Zerbitzuak

Morentin "Aberin-Arellano-Morentin Mankomunitateko" kidea da.

Morentindar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa