Mountain Home (Idaho)

AEBetako Idaho estatuko hiria.

Mountain Home AEBetako Idaho estatuko hiria da. Elmore konderriko hiriburua, euskal jatorriko jende ugari bizi da.

Mountain Home
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Idaho
County of IdahoElmore konderria
Posta kodea83647
FIPS kodea16-54730
Geografia
Koordenatuak43°08′13″N 115°41′40″W / 43.1369°N 115.6944°W / 43.1369; -115.6944
Map
Azalera16.47483 km²
Altuera959 m
Demografia
Biztanleria15.979 (2020ko apirilaren 1a)
1.773 (2010)
Dentsitatea969,9 bizt/km²
Etxebizitzak6.081
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia208
mountain-home.us

Historia

Jatorriz, Mountain Home posta bulego bat zen, 11 km ekialderago zegoen Rattlesnake Station izeneko diligentzia-geltokian kokatua. 1883an Oregoneko trenbidea ezarri zenean, posta bulegoa gaur egungo hiriaren kokapenera mugitu zen.[1]

Euskaldunen presentzia

Mountain Homek -euskaldun zaharrek Montejón esaten zioten herriari- tradizio eta historia euskaldun handia dauka. Bertako eraikinik esanguratsuenetako bat Bengoechea Hotela da, 1910ean estilo romaneskoan Jose Bengoetxea negoziogizonak eraikia, 1982tik Estatu Batuetako Leku Historikoen Erregistroan dagoena.[2]

Haren ondoan kokatzen da Basque Fronton Park izeneko parkea, barnean 1911ean eraikitako kantxa bat duena, eta herriko euskal ondarearen omeneko gune bat, artzainek erabiltzen zuten karrokanpo berritu bat tartean, eta ikurrin handi baten oroitarria, bertan zona osoa egin zedin lagundu zuten familien izenak daudela. Udalarekin eginiko akordio bat medio, herriko 'Euskal Lagunak' Elmore County Basque Association euskal etxea arduratzen da mantenimentuaz. Herriko euskal aktibitateetako asko bertan egiten dira, tartean abuztuko urteroko festa nagusia.[3]

Ondarea

Ameriketako Estatu Batuetako Gune Historikoen Erregistroan honako eraikinak daude:

Klima

    Datu klimatikoak (Mountain Home (1971–2000))    
 Hila  Urt  Ots  Mar  Api  Mai  Eka  Uzt  Abu  Ira  Urr  Aza  Abe  Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C)3712172228333326199318
Batez besteko tenperatura minimoa (°C)-6-4-12610141382-3-73
Pilatutako prezipitazioa (mm)34253023221510517193435268.5
Iturria: NOAA (normals, 1971–2000) [4]

Armadako basea

Mountain Homeko kaskotik 20 km HM aldera Aire Armadako basea dago. 1943an ireki zen, II Mundu Gerran; hasieran bonbaketari pilotuak trebatzeko, eta gero gune operazional estrategiko eta misil base bezala (1953-65). Geroztik ehiza-hegazkinak egon izan dira bertan.

Mountainhometar ezagunak

  • Richard McKenna - idazlea[5]
  • Ford Rainey - aktorea[6]
  • Victor Wooten - musikaria[7]
  • Richard L. Urquidi, zinegotzia eta "History of the Mountain Home basques" tesiaren egilea.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau Idahoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.