Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Eguna urtero maiatzaren 18an ospatu ohi den eguna da. 1977tik aurrera ospatu ohi da, hain zuzen ere, Nazioarteko Museoen Kontseiluak data jarri zuenetik. Egun honetan museoetarako sarrera bisitari guztientzat doain izan ohi da. Urtero egun hau gai ezberdin bati eskeintzen zaio.

Museoen Nazioarteko Egunak museoetako profesionalei publikoaren bila joateko eta hau museoek dituzten erronken inguruan sentsibilizatzeko aukera emten die. Izan ere, ICOMek museoa, "Erakunde iraunkorra da, irabazi asmorik gabekoa, eta gizartearen esanetara dago; gizakia eta honen testuinguruarekin lotutako materialak eskuratu, kontserbatu, komunikatu eta aurkeztu egiten ditu, beroiek ikertu, irakatsi eta gozatzeko asmoarekin" . Hortaz, Museoen Nazioarteko Egunak museoek nazioarte mailan dituzten erronkei buruz kontzientziatzeko plataforma gisa balio du. Museoen Nazioarteko Kontseiluak eta Museoen Nazioarteko Kontseiluaren diru-orniduraren fondoak ere Museon Nazioarteko Eguna babesten dute.

Historia

Urtero, munduko museo guztiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatuak daude munduan museoen papera sustatzeko ICOMeko komunitateak momentu horretarako hautatutako gai baten inguruan ekintza bakarra, dibertigarriak eta doakoak egiteko.

1977an sortu zenetik, Museoen Nazioarteko Egunak, gero eta ospe handiagoa hartu du. 2009an, 90 herrialde baino gehiagotako 20000 museoek parte-hartu zuten MNE ekintzak antolatuz. 2010Ean 98 herrialdeek parte-hartu zuten, 2011ean 100ek eta 2012an 129 herrialdeek, 32000 museo baino gehiagorekin. 2011ean MNEaren kartela 37 hizkuntzetara itzulia izan zen. 2012tik kopuru hau 38ra igo da. 

Gaiak

UrteaGaia
2017Museoak eta historia eztabaidagarriak: museoetan esanezindena esatea
2016« Museoak eta paisaia kulturalak »
2015Museoak garapen jasangarri baterako[Betiko hautsitako esteka]
2014Museoetako bildumek sortutako loturak[Betiko hautsitako esteka]
2013Museoak (memoria + sormena = aurrerapen soziala)
2012Museoak mundu aldagarri batean. Erronka berriak, Nuevos retos, inspirazio berriak[Betiko hautsitako esteka]
2011Museoak eta Memoria
2010Museoak eta armonia soziala
2009Museoak eta turismoa[Betiko hautsitako esteka]
2008Museoak: aldaketa soziala eta garapenerako agenteak
2007Museoak eta Ondare Unibertsala
2006Los Museoak eta gazteria
2005Museoak, kulturen arteko zubiak
2004Museoak eta ondare inmateriala
2003Museoak eta laguna
2002Museoak eta mundializazioa
2001Museoak: komunitateak eraikiz
2000Gizartean bizitza paketsu eta armoniko baterako museoakMuseos por una Vida de Paz y Armonía en la Sociedad
1999Aurkitzeko gozamena
1998Ondare kulturalaren legez kontrako trafikoaren borroka
1997Ondare kulturalaren legez kanpoko trafikoaren borroka
1996Biharamunerako bilduma egiten[Betiko hautsitako esteka]
1995Erantzuna eta ardura
1994Museoa: ezkutuan
1993Museoak eta Herri Indigenak
1992Museoak eta ingurumen naturala[Betiko hautsitako esteka]

ICOMen inguruan

Museoen Nazioarteko Kontseilua mundu mailako museoen eta museoetako profesionalen erakunde nagusia da. Oraingo eta ondorengo ondare natural eta kulturalarekin, izan material, zein inmaterialaren sustapenarekin konprometitua dago.

ICOMek kultura eta ezagutzaren sustapenarekin duen konpromezua, bere Nazioarteko 31 Batzorderekin indartua dago, hauetako bakoitza diziplina konkretu eta ikerketa sakon batera bideratuta dago arlo batera daramalarik, betiere museoen komunitatearen onurarako. Erakundea legez kontrako trafikoaren aurkako borrokan, larrialdi egoeren aurrean museoei babesa eskaintzen eta nazioarteko zerbitzu publioen misio ezberdinetan murgildua dago.

Kanpo estekak

ICOMek Museoen Nazioaretko Eguna sortu zuen 1977an, gaia aukeratzen due eta urtero ekitaldia koordinatzen du.

Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.