Myo Ko Ko San

Myo Ko Ko San (birmanieraz: မျိူးကိုကိုစန်း) (Mandalay, Myanmar, 1994ko irailaren 1a) birmaniar modeloa eta LGBT pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea da. 2014an emakume transgeneroentzako Miss International Queen nazioarteko edertasun-lehiaketan bere herrialdea ordezkatu zuen.[1]

Myo Ko Ko San

Bizitza
JaiotzaMandalay1994ko irailaren 1a (29 urte)
Herrialdea Myanmar
Hezkuntza
HeziketaMandalay Technological University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta aktorea
Altuera173 zentimetro

Instagram: ia_mkoko Edit the value on Wikidata

Bizitza

Myo Ko Ko San 1994ko irailaren 1ean jaio zen Mandalayn, Myanmarren. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu zioten. Haurtzaroan genero disforia bizi izan zuen eta 15 urterekin genero trantsizioa hasi zuen eskolara zihoala. 23 urterekin sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen Thailandian. Ingeniaritza zibila ikasi zuen Mandalayko Unibertsitate Teknologikoan.

2013ko urriaren 23an emakume transgeneroentzako Miss Rainbow Ribbon edertasun-lehiaketa irabazi zuen. Garaipen horrek 2014ko Miss International Queen lehiaketan Myanmar ordezkatzeko aukera eman zion. 2022an Miss Unibertso Myanmar edertasun lehiaketan parte hartu zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak