NO-DO

NO-DO (gaztelaniaz: Noticiarios y Documentales izenburuaren akronimoa) 1942 eta 1976 artean derrigorrez, eta 1981era arte borondatez, film baten aurrean espainiar zinematan proiektatzen zuten albistegia izan zen.[1]

Historia

Gerra Zibilean zeuden Noticieros izeneko albistegiak ordezkatzeko, gobernu frankistak 1942ko irailaren 29an sortu zuen[2] bere propaganda zabaltzeko.[3]

1976ko urtarrilera arte derrigorrezkoa izan zen baina, borondatez, 1981era iraun zuen. RTVEk ordezkatu zuen[4] eta bere artxiboa Espainiar Filmategia eta Radiotelevisión Españolaren artean mantendu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak