Nankaiko itsas hobia

Nankaiko itsas hobia (japonieraz: 南海トラフNankai Torafu) itsas-hobi bat da, Japoniako Honshu uharteko Nankaidō eskualdean, kostatik kanpora 900 bat kilometroko distantziara hedatzen dena. Bere azpiko faila, Nankaiko faila, Nakaiko megabultzada lurrikaren arduraduna da. Itsas-hobia hidrokarburo garrantzitsuen hobia izan liteke, batez ere metano klatratoarena.

Nankaiko itsas hobia
Datu orokorrak
Motaundersea trough (en) Itzuli
EponimoaNankaidō (en) Itzuli
Geografia

Plaken tektonikan, Nankaiko itsas hobia Filipinetako plaka Eurasiar plakaren azpian jasaten duen subdukzioaren ondorio da. Itsas-hobi hau fosa sakona izango litzateke, ez balu jasoko sedimentu kopuru hain handia. Sedimentu horiek akrezio-prisma osatzen dute. Itsas-hobiaren iparraldeko aldera Surugako itsas hobia izena ematen zaio eta, ekialdekoari Sagamiko itsas-hobia. Japoniako Batezbesteko Lerro Tektonikoarekiko paraleloa da.

Kanpo estekak