Naoise Dolan

eleberrigile irlandarra

Naoise Dolan (Dublin, 1992ko apirilaren 14a) irlandar eleberrigilea da[1].

Naoise Dolan
Bizitza
JaiotzaDublin, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaTrinity College
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea

Twitter: naoisedolan Instagram: naoisedolan Edit the value on Wikidata

Bizitza

Dublinen jaio zen[2]. Queer gisa identifikatzen du[3] eta jazarpen homofoboa izan zuen eskolan[4].

2016an ingeles filologian graduatu zen Trinity Collegen[2][5] eta gero literaturako masterra egin zuen Oxfordeko Unibertsitatean[2][6]. Trinity Collegen ikasten ari zela, idazle izatea erabaki zuen[1]. Ikasle garaian lortu zuen lehen ospea bere blogeko komiki feminista umoretsuei esker[7].

2016an, graduatu eta Irlandan lanik aurkitu ezin izan ostean, Singapurrera joan zen ingelesa irakastera[8]. Urte hartan bertan, Hong Kongera joan zen[8][9]. Gainera, Italian bizi izan zen[1]. 2018az geroztik, Londresen bizi da tarteka[2]. Klima krisia dela eta, ez du hegazkinez bidaiatzen[10].

27 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[11]. Modu irekian hitz egiten du hedabideetan bere neurotipoari buruz[2].

2017an hasi zen Exciting Times eleberria idazten, Hong Kongen bizi zenean, eta bost hilabetetan amaitu zuen[2]. 2020an The Sunday Times Young Writer of the Year sarirako eta 2021ean Dalkey sarirako izendatu zuten[12][13].

2021eko martxoko elkarrizketa batean, bigarren eleberria idazten ari zela esan zuen[14], eta 2023ko maiatzaren 25ean The Happy Couple liburua plazaratu zuen[15].

Lanak

  • Exciting Times (2020)
  • The Happy Couple (2023)

Erreferentziak

Kanpo estekak