Nazar

Nafarroa Garaiko udalerria

Nazar Nafarroa Garaiko mendebaldeko hiribildu eta udalerri bat da, Lizarrako merindadeko Berrotza haranean. Erkidegoko hiriburutik, Iruñetik, 67 kilometrora dago.

Nazar
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Posta kodea31282
INE kodea31182
Herritarra{{{herritarra}}}
Geografia
Koordenatuak42°38′15″N 2°16′44″W / 42.6375°N 2.2788888888889°W / 42.6375; -2.2788888888889
Azalera9,5 km²
Demografia
Biztanleria46 (2023:  6)
alt_left 19 (%41,3)(2022
2019)
 
(%45,7) 21 alt_right
Dentsitatea4,84 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 14,7
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,69 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 28,40 (2018: %23,04)

Geografia Fisika

Ingurune naturala eta klima

Kokapena eta mugakideak

Nazar hiribildua Nafarroako Foru Komunitatearen mendebaldean dago, Berrueza bailaran. Udal-mugarteak 9,5 km²-ko azalera du, eta eta itsas mailatik 746 metrora dago.[3]

Bere mugakideak honako hauek dira: iparraldean Santa Cruz de Campezo, Zuñiga eta Mendaza ditu; ekialdean, Asarta (Mendaza); hegoaldean, Mirafuentes eta Otiñano (Torralba del Río); eta mendebaldean, Torralba del Río.[4][5]

Kodesko mendizerratik gertu egonik, inguruko Costalera Haitza eta Mataberdeko basoak Nazarretik hurbil daude.

Erliebea eta hidrografia

Udalerri barruan erliebe desberdineko bi gune bereizten dira. Bata menditsua da, iparraldean eta ipar-mendebaldean. Bertan, Gallet haitza nabarmentzen da, 1158 metroko altueran, eta Costalera haitza, 1234 metroko altueran. Beste gunea laua da, hegoaldean eta ekialdean.[4]

Hainbat iturri ditu bere lurraldean eta bat bi tuturekin herrian.[6]

Geologia

Iparraldean dagoen mendialdean ugariak dira kareharri kretazikoak eta Kodes mendilerroko konglomeratu oligomiozentrikoak; hegoaldean, berriz, material kuaternarioak eta buztinak hareharri eta Oligo-Miozenoko limoekin daude, bi failen artean dagoen sakonune tektoniko bati dagozkionak. Bi faila horiek iparraldetik eta hegoaldetik mugatzen dituzte Kodes mendilerroa eta Monjardin lerrokadura zerratua.[4]

Klima

Nazarrek klima mediterraneo kontinentala dauka. Urteko batez besteko balioak altuera eta kokapenaren arabera aldatzen diren arren 6 eta 10 gradukoak dira tenperaturaren kasuan eta 800 eta 1400mm bitartekoak prezipitazioen kasuan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 artean izaten dira.[4]

Flora eta fauna

Gizakiaren eraginez nahiko hondatuta dagoen jatorrizko landare-estalkiari dagokionez, 164 hektarea artadi daude oraindik (lezkal izardunak eta haritza, batez ere) eta herritik gertu ezpela eta behe-mendia ugari dira. Basurdeak eta azeriak dira faunaren ezaugarri nagusiak, eta azken urteetan orkatzak ugaritu egin dira. Untxi-populazio txikiak mantentzen dira herritik gertu, erbi bikoteren bat mahasti gutxiren aterpean, eta eperrak berreskuratzen ari dira herri txikietan, ehiza-jarduera txikiagoari esker. Harrapariek babes bikaina dute kareharrizko harkaitzetan.[4]

Toponimoa

Toponimoa jatorri ezezagunekoa da,[7] nahiz eta egileren batek euskal jatorrikoa izateko probabilitatea aipatzen duen.[8]

Dokumentu zaharretan honela aipatzen da: Naçar, Naçarr (1268, 1277-1280, 1350, 1366, 1532 NEN).[9] Gentilizioa nazartarra da.[10]

Geografía humana

Demografia

46 biztanle ditu.INE[11]


Nazarko biztanleria
Datu-iturria: INE

Administrazioa eta politika

Udaletxea

  • Helbidea: La Fuente Kalea, 1
  • Bi zinegotzik eta alkateak osatzen dute.

Udal hautezkundeak

Nafarroako udaletako hauteskundeak Espainiako Estatuko legediak arautzen ditu. Alde batetik, horren arabera, 100 biztanle arteko udalei hiru zinegotzi dagozkie, eta horien artean alkatea aukeratzen da. Bestalde, 250 biztanle baino gutxiago dituzten eta kontzeju irekiaren araubidearen mende ez dauden eta 100 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietako zinegotzien bozketetan, hautesleek gehienez 2 hautagairi eman diezaiekete botoa.[12][13]

Nazarko alkatea, 2023ko maiatzeko hauteskundeetatik, Nazarko Hauteskunde Elkarteko Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui da. Guztira 33 boto izan ziren ( % 84.61), horietatik 2 baliogabeak ( % 6,06), eta 6 abstentzio izan ziren.[14]

Nazarko Udala (2023)
AlderdiaBotoakAukeratua?
A.E.K. (AGRUPACION ELECTORAL KOSTALERA)19Bai (1)
AGRUPACION ELECTORAL INDEPENDIENTE DE NAZAR31Bai (2)

Alkateak

Hauek izan dira Nazarko azken alkateak:[15]

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia
Ignacio Bujanda Lopez de Zubiria19791983Agrupacion de Electores de la Virgen de Nazar
Ignacio Bujanda Lopez de Zubiria19831987Agrupacion Electoral Nuestra Señora de Loreto
19871991
19911995
19951999
19992003
20032007
Alfredo Montoya Bujanda20072011AIEN
Alfredo Montoya Bujanda20112015Kudeaketa batzordea
Alfonso Morras Ruiz de Villalva20152019Independenteak
Javier De Acha Morras20192023Agrupacion Electoral Kostalera
Pedro Adolfo Bujanda Cirauqui2023JarduneanAgrupación Electoral de Nazar

Kultura

Sinboloak

Armarria

Nazar hiribilduaren armarriak blasoi hau du:[16]

«"Sotuberritutako bi aitzurrez eta behealdean igitai batez zeharkaturiko sinople bat eta pal erako eskuarea dakartz Nekazaritzako tresna hauen kirtenak zurezkoak dira eta metala zilarrezkoak. Ez dira arruntak nekazaritzako lanabesak agertzen diren armarriak, baina Nafarroan, herri honetaz gain, Beruete herriak erabiltzen ditu Basaburua, Iruñeko merindadea. " [gaztelaniaz].»

Historia

Dokumentatuta dagoenez, XII. eta XIII. mendeetan errege-jaurerri gisa agertzen da Nazar. Badakigu 1175-1176an, Antso VI.a Jakituna errege nafarraren baimenarekin, herritarrak Los Arcos herrira joan zirela, Nafarroako Entziklopedia Handiak jasotzen duenaren arabera, «hiribildu honetakoen foru berarekin. Hala ere, Nafarroan jarraitu zuen [Nazar] Los Arcoseko alderdia Gaztelaren menpe geratu zenean (1463). Berrueza haranaren parte izan zen.» Egoera horretan egon zen 1665ean erregeak jurisdikzio kriminala 250 dukaten truke erostean, haranetik bereizitako administrazio bat izatera pasa zen arte. Horregatik, XIX. mendearen hasieran, erregeordeak hiribilduaren proposamenari jarraituz izendatzen zituen justiziak.[4][16]

1822ko urriaren 27an, Vicente Genaro de Quesada jeneralaren Errege Dibisioko tropa errealistek jasandako aldrebeskeria erregistratu zen tokiaren inguruetan. Quesada jenerala Gasteizera joateko martxa bat prestatzen ari zela, liberalek garaitu zuten, eta, ondorioz, Dibisioaren agintea eman behar izan zion Santos Ladron de Cegamari, ordura arte haren Estatu Nagusiko buru izan zenari, eta Frantziara erretiratu zen.[17][18]

Halaber, handik urte gutxira, Nazar eta Asartako bataila izeneko lehen karlistaldiaren eszenatokia izan zen. Gudu horretan, Tomas de Zumalakarregiren tropek, bi herrien artean finkatuta, 1833ko abenduaren amaieran aurre egin zieten Marcelino de Oraaren eta Manuel Lorenzoren zutabeen erasoei.[19]

1847an herriak 490 errealeko eskola zeukan, parrokian herritarren artean aukeraturiko abadea eta hiru onuradun zeuden. XX. mendearen hasieran, eraiki gabe zegoen herrira heltzeko errepidea. XVIII. mende amaieran ospitalea zegoen herrian.[4]

Ondarea

San Pedro Parrokia

XIII. mendean eraikia, erreforma garrantzitsuak jasan zituen XVI. mendean, eta, ondoren, handitu egin zen barroko garaian. Solairuak habearte bat du, beso zuzenak eta burualde poligonala dituen gurutzadura bikoitzarekin, eta koru bat oinaldean. Kanpoaldean, hormak harlangaitzezkoak dira eta angeluak harlanduzkoak. Erretaula nagusiak San Pedrorena du irudi nagusia, neoklasiko estilokoa , XVIII. mendekoa.[20]

Oinaldean dorrea dago, bere bi gorputzetan XIII. mendeko fabrika mantentzen duena, eta XVIII. mendeko kanpandorre kubikoarekin errematatzen dena, bere irekiduretan erdi-puntuko arkuekin. Elizaren sarrerako ateak arku zorrotz bat du, XVI. mendeko dobelak dituena, baina aurreko ataria XVII. mendean eraiki zen.[20]

Loretoko baseliza

Nazarko baseliza kontserbatzen den bakarra da. Beste biak, Santa Luziarena eta Kristorena, desagertu egin dira. XVI. mendean trazatua, estilo gotiko errenazentistakoa, nabe bakarra du, XVIII. mendean aldatu ziren estalkien hasierara arte ukitu gabe. Estalki horiak pilare atxikien sistema batekin eta arku fajoiekin eratuta daude, eta horien gainean daude lunetadun kanoi-gangak.[20]

Erretaula barrokoa da, XVIII. mende hasierakoa, eta XIII. mendeko Loretoko Ama Birjinaren irudi bat gordetzen du, estilo gotikoa baina erromanikoaren aztarnak dituena, konposizioari dagokionez.[20]

Arkitektura zibila

Familia Armarriak

Harrizko bi armarri daude etxe banatan: bata, XIX. mende hasierako neoklasikoa, eta bestea, rokoko estilokoa, XVIII. mendearen erdialdekoa.[20]

Harraska

Harraska Iturri kalean dago eta bertako urez elikatzen da. Putzuetako soberazko ura baratzeak ureztatzeko aprobetxatzen da.

Desiñanako herri hustea

1534an oraindik herri gisa agertzen da, 1534ko Comptos erregistroaren arabera.[21] Hala eta guztiz ere, 1642an Desiñana herri hutsik dago, bibliografiaren eta dokumentuen arabera.[22]

1849an, Pascual Madozen Hiztegi Geografiko Historikoak, hutsik zegoen herria aipatzen du, elizaren zati bat zutik zegoela, baina dorrerik gabe eta estalkiaren zati bat suntsituta. Ermita baten aztarnak ere aipatzen ditu, ziurrenik San Paulori eskainitakoak.[23]

Ondare immateriala

Jaiak

Herriko jaiak abuztuaren amaieran ospatzen dira, baina Loretoko Ama Birjinaren omenezko ekitaldiek ere garrantzia dute, abenduaren 10ean, haren irudia bere izena duen ermitan baitago. Ospakizun hau bezperan egiten da, hilaren 9an, baselizaren aurrean iluntzean pizten den su batekin, non patatak eta txorizoa erretzen diren txingarretan.[24]

Euskara

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Nazar eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, herritar guztiek dute euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea Nafarroako Administrazio Publikoetara jotzeko.[25]

Erreferentziak

Kanpo estekak