Nazionalitate
Nazionalitatea edo herritasuna[1][2] pertsona bat nazio jakin batekoa dela adierazten duen egoera da. Gizarte-zientzietan- zuzenbide pribatuan, zuzenbide konstituzionalean edo nazioarteko harremanetan- nahiko inportantea da. Edonola ere, adiera ezberdinak izan litezke:[3]
- nazionalitate juridiko, administratibo edo pasaportearena: pertsona baten ordenamendu juridiko adierazten du eta horrela badaude britainiarrak, espainiarrak, hegoafrikarrak eta abar.
- nazionalitate sozial edo sentimenduarena: pertsona baten komunitate sentimental eta kulturala adierazten du. Horrela, badaude euskaldunak, kurduak, irlandarrak, zuluak eta abar.
Nazionalitatea lortzeko hiru bide daude:
- Ius sanguinis edo odolaren eskubidea: ume batek bere gurasoen nazionalitatea izango du.
- Ius soli edo lurzoruaren eskubidea: ume batek bere jaiolekuaren nazionalitatea izango du.
- Ius domicili edo bizilekuaren eskubidea: pertsona batek bere bizilekuaren nazionalitatea izango du.
Nazionalitate bi edo gehiago izateko eskubidea izatekotan, ius optandi edo aukeratzeko eskubidea dago. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 15. atalak honela dio:
« | 1. Pertsona orok du nazionalitatea izateko eskubidea. 2. Inori ezingo zaio arrazoirik gabe nazionalitatea kendu, ezta nazionalitatea aldatzeko eskubidea ukatu ere. | » |
Beraz, nazionalitatea aldatu eta gal liteke. Pertsona batek nazionalitaterik ez badu, herrigabe du izena.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna