Nicolás Guillén
Nicolás Guillén (Camagüey, Kuba, 1902ko uztailaren 10a - Habana, Kuba, 1989ko uztailaren 16a) gaztelaniazko poeta izan zen. Kultura hispaniko eta europarrari uko egin gabe, tradizio beltza jaso zuen, nazioko folklorea iturburutzat hartuta. Arraza beltzaren sakoneko sentimenduak eta haren askatze nahia kantatu zituen, musikaltasun handiz: Motivos de son (1930); Sóngoro Casongo (1931). Iraultza nagusitu zelarik, Kubako Idazleen Batasunako lehendakari izendatu zuten, eta Kubako poeta nagusitzat hartua izan da. Garai hartakoak ditu Poemas de amor (1964), Tengo (1964) eta El gran zoo (1968) poema-bildumak.
Nicolás Guillén | |
---|---|
(1942) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nicolás Guillèn, Nicolas Cristobal Batista Americano |
Jaiotza | Camagüey, 1902ko uztailaren 10a |
Herrialdea | Kuba |
Heriotza | Habana, 1989ko uztailaren 16a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Habanako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Guillén Nicolas; Mujika, Luis Mari: Nicolas Guillén, El son entero. - Egan, 1994-1, 216-219.
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna