Nikki Reed

aktore estatubatuarra

Nicole Houston "Nikki" Reed (Sacramento, Kalifornia, 1988ko maiatzaren 17a) estatubatuar aktore, gidoigile, abeslari eta modelo bat da. Rosalie Haleren papera egin zuen The Twilight saga-n. Horrez gain, hainbat pelikula eta telesail desberdinetan aktorea. Gidoilari bezala hainbat sari irabazi ditu Thirteen, 2003ko pelikulan.

Nikki Reed

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicole Houston Reed
JaiotzaWest Los Angeles (en) Itzuli1988ko maiatzaren 17a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaestatubatuar ingelesa
ingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Paul McDonald (en) Itzuli  (2011 -  2015)
Ian Somerhalder  (2015 -
Hezkuntza
HeziketaAlexander Hamilton High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, errealizadorea, executive producer (en) Itzuli, abeslaria eta kantugilea
Altuera163 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nikki Reed
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

iamnikkireed.com
IMDB: nm1223023 Allocine: 76190 Rottentomatoes: celebrity/nikki_reed Allmovie: p352601 TV.com: people/nikki-reed
Facebook: IAmNikkiHReedsPage Twitter: NikkiReed_I_Am Instagram: nikkireed Musicbrainz: 23d39880-d831-4c39-a5dc-2cef17871970 Songkick: 594574 Discogs: 3361136 Edit the value on Wikidata

Biografia

Reed Kaliforniako Sacramento konderrian jaio zen, Seth Reed eszenografoaren eta Cheryl Houston estetizistaren alaba da. Nikki-k anai zaharrago bat du, Nathan August Reed eta gazteago bat, Joey Reed. Aita judua da eta ama kristaua. Erlijiorik inposatu bat gabe hazi zuten, nahiz eta bere burua "judu" bezala deskribatu duen.

Nikki Culver City-n hazi zen, Kalifornian. Bere bizitzako lehen urteak "zailak" izan ziren. Bere gurasoak dibortziatu egin ziren bi urte zituenean, eta bera bere amarekin hazi zen. Reedek bere burua lotsati bezala deskribatzen du, baina 12 urterekin, Palms Middle School-era joatea erabaki zuen. Emakume errebelde eta emozionalki hegazkorra bihurtuz. Reed eta bere amaren arteko harremana tentsioa handikoa bihurtu zen. 14 urterekin, etxez aldatu zen eta bere kabuz bizitzen hasi zen. Berak ez zuen aktore izateko desio espezifikorik.

Thirteen-en arrakastaren ondoren, Reed Alexander Hamilton High School-era itzuli zen, baina urtebete geroago erretiratu zen. Bere esperientzia aipatu zuen: "Beste ikasleen gurasoak ezkutuan joaten ziren eskolara bazkalorduan, filmari buruz iraintzeko". Reed, ondoren, etxean hezia izan zen, eta, azkenik, bigarren hezkuntzako diploma jaso zuen. Reedek bere denbora New York eta Los Angeles artean banatzen du.

Ibilbidea

Aktorea

Reedek eta Catherine Hardwicke zine zuzendariak 6 egunetan amaitu zuten Thirteen filmaren libretoa, Hollywoodeko idazleentzat oso azkarra. Ekoizleek filmean paper bat betetzeko eskatu zioten Reed-i, protagonista bat lortzeko arazoak zituztelako, rol hori nerabe gehienentzat "deseroso" samarra zelako. Filma, Evan Rachel Woodekin batera protagonizatua izan zen. 2003an kaleratu zen kritika positiboekin, horrela Reed-ek Hollywoodeko aktore eta gidoilari bezala nolabaiteko aintzatespena lortu zuen. 2003an, bere lehen saria jaso zuen Nantucket Zinema Jaialdian, Gidoi Onenaren kategorian, Thirteen pelikulagatik, Catherine Hardwickeekin partekatu zuena.

2005ean, Carlos Santana eta Steven Tylerren "Just Feel Better" abestiaren bideoan agertu zen. Reedek neska nagusiaren papera egiten du bideoan, eta hainbat arazo dituela erakusten du, hala nola, irakasle baten jazarpena eta aitaren abandonua. Bideoan zehar, Steven Tylerren ondoko taberna batean erakusten da, honek abesten duen bitartean. 2006 hasieran The O.C. telesailean Sadie bezala agertu zen, eta honek benjamin McKenzie aktorearekin maitasun interes berri bat sortu zuen Ryan Atwooden paperean. Reedek esan zuen ez zegoela ados The O.C.-k sustatzen zituen "modako eta sakonera gutxiko gauzekin", eta bera bere agenteen aholkuagatik bakarrik agertu zela telesailean. Era berean, Reed telesail horretan bere taldekideak izango ziren The Twilight-eko, Jackson Rathbone eta Cam Gigandet aktoreekin batera agertu zen. Reedek geroago esan zuen telebistan edo zine komertzialean agerpenak saihesteko erabakia ezinezkoa zela.

Bere paperik enblematikoenetako bat Mini 's First Time-n[1] egin zuena izan zen. Filmean, Reedek, sedukzioaren bidez, bere aitaordea bere ama hiltzeko konplot batean inplikatzen duen nerabe bat interpretatu zuen. Reedek esan du bere pertsonaiak ez duela "ondorioen pisua ulertzen", eta gustuko zuela berak "zakartzat" jotzen duen eta "kamioilari baten ahoa" duen norbait interpretatzea. Reeden pertsonaiak sexu esplizituko eszenetan parte hartzen du, eta hori Reeden atzealdetik filmatu behar izan zen, garai hartan 16 urte baitzituen eta, beraz, legez ezin baitituzte bere eszenak modu esplizituagoan filmatu.

Nikki Reedek beste gidoi bat idatzi zuen, 1960tik 1980ra Zeelanda Berrian gertatzen dena. Reedek adierazi duenez, aktorea aldakorra dela sentitzen du, baina "neska gaizto sexy" en roletan sartuta sentitzen da, ekoizleek askotan "sexy" gehiegi dela esaten diotela esanez.2008ko otsailak 12an, Reedek Rosalie Halerren papera egingo zuela iragarri zen Stephenie Meyerren izen bereko best sellerrean oinarritutako Twilight filmean. Urte bereko ekainean, Reedek gutun bat idatzi zien bere fanei, eta eskerrak eman zizkien inguruan zuen eztabaidaren bidez hari laguntzeagatik, beltzaran bat baitzen, Rosalie bezala aukeratua.. Nikki-k bere papera jokatzen jarraitu zuen sagaren jarraipenetan. Gainera, Raising Hope telesaileko 4. kapituluan agerpen txiki bat izan zuen, bere familiarekin batera, argazki batean agertzen den bezero bat bezala.

2009ko azaroan, Reedek "Edie Sedgwick" bideo musikala zuzendu zuen Londresen. Nikkik esan zuen ez zuela denbora edo diru askorik, baina oso harro dago horretaz. Reedek 100 Monkeys rock independenteko taldearentzako musika bideo bat ere zuzendu nahi zuen, Jackson Rathbone Twilighteko bere izarra buru zuena, baina hau ezin izan zen egin taldea banandu egin zelako. 2011ko abenduan, Reedek David A. Armstrongek zuzendutako Pawn thriller independentearekin bat egin zuela iragarri zen. 2013ko urtarrilean, Reedek Hansonen bideo musikala grabatu zuen "Get The Girl Back" singleagatik, Paul McDonald senar ohiarekin. Bideoa 2013ko apirilean kaleratu zuten. Azkenik, 2014an, Tribecako Zinemaldian estreinatu zuen, Intramural. Andrew Disneyren zuzendaritzapean.

Gidoilaria eta zuzendaria

Nikki Reed

Reedek Zeelanda Berrian girotutako gidoia idatzi zuen hirurogei eta laurogeiko hamarkadetan. Bere tipografia "neska gaizto sexyetan" baino aldakorragoa dio. 2009ko azaroan, Reedek bideo musikal bat zuzendu zuen bere lagun Sager-entzat Londresen zegoela.

Musika

Aktoreak "Now That I've Found You" abestia grabatu zuen Paul McDonald bere senar ohiarekin batera. Bikoteak bere lehen EPa, The Best Part, 2012ko urriaren 29an kaleratu zuen. "All I've Ever Needed" abestia Reeden The Twilight Saga: breaking Dawn - 2 filmaren soinu bandan sartu zuten.

Paul aktorearekin batera, "I'm Not Falling" izeneko musika albumean lanean ari dira. Diskoa 2014an kaleratu zen.

Bizitza pertsonala

Reedek Paul McDonald abeslari-konpositorea ezagutu zuen 2011ko martxoan Txanogorritxu filmaren estreinaldiko alfonbra gorrian. Elkar ezagutu zuten unea American Idol saioko saio batean eman zuten, estreinaldian parte hartu zutenei erakutsi zien segmentu baten parte gisa. Bikotea laster hasi zen irteten eta denbora gutxira MTV Movie Awards sari banaketan ikusi zituen 2011ko ekainak 5ean, non Reedek konpromiso eraztun batekin atera zuen argazkia . Bikotearekin 2011ko urriaren 16an ezkondu zen Malibun (Kalifornia). Era berean, harremana baldintza onetan amaitu zen, eta euren musika proiektuekin jarraitu zuten.[2]

Ian Somerhalder The Vampire Diaries telesaileko protagonistarekin harremanetan hasi zen 2014ko uztailean.[3][4]

Reedek harreman estua du The Twilight-eko bere lankideekin, bereziki Peter Facinelli, Elizabeth Reaser, Kristen Stewart eta Jackson Rathbonerekin, Reed aktorearen lehen semea delarik.

2010eko ekainean, Reedek webgune ofizial bat jarri zuen martxan, eta bertan hainbat gai eztabaidatzen dira, bai pertsonalak bai profesionalak.

2017ko maiatzaren 4an, aktorearen Instagrameko kontuaren bidez, jakitera eman zen bera eta Ian Somerhalder, seme baten jaiotzaren zain zeudela. Urte berean neska bat erditu zuen, Bodhi Soleil izenekoa.[5]

Bere senarraren GKE-an laguntzen du sortu zuenetik.

Filmografia

Zinema

Zinema
UrteaIzenburu originalaPapela
2005Man of GodZane Berg
Lords of DogtownKathy Alva
American GunTally
2006Mini's First TimeMini
2007Cherry CrushShay Bettencourt
2008TwilightRosalie Hale
Familiar StrangersAllison
2009The Twilight Saga: New MoonRosalie Hale
Last Day of SummerStefanie
2010The Twilight Saga: EclipseRosalie Hale
PrivilegedLauren Carrington
Chain LetterJessie Campbell
2011The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 1Rosalie Hale
Catch .44Kara
2012The Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 2Rosalie Hale
2013PawnAmanda
Enter the Dangerous MindWendy
Empire StateLizzette
2014In Your EyesDonna
IntramuralMeredith
Murder of a CatGreta
2015ScoutGeorgie
A Sunday HorseDebi Walden
The Highway Is for GamblersJane
2016Jack Goes HomeCrystal

Telebista

Telebista
UrteaZuzendari originala
2006The O. C.
2007Reaper
2011CollegeHumor Originals
20152017Sleepy Hollow
2019V Wars

Bideoklip-ak

Bideoklip
UrteaIzenburu originalaArtistaOharrak
2010No Rose Petals & BubblebathsSabrina
Edie SedgwickSageZuzendaria
2011Now That I’ve Found YouPaul McDonald feat. Nikki ReedZuzendaria
2012All I've Ever NeededPaul McDonald feat. Nikki ReedZuzendaria
2013Get the Girl BackHanson
2015Til It Happens to YouLady Gaga

Sariak eta nominazioak

UrteaLanaSariaKategoriaEmaitza
2003Nantucket Film FestivalPelikula Gidoi Hoberena (Catherine Hardwicke-ekin)ThirteenIrabazlea
Washington DC Area Film Critics Association AwardsPelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin)Izendatua
Premios Young ArtistOne to Watch - MujerIrabazlea
2004Independent Spirit AwardsDebut Performance HoberenaThirteenIrabazlea
Lehen Gidoi Hoberena (Catherine Hardwicke-ekin)Izendatua
Phoenix Film Critics Society AwardsPelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin)Izendatua
Breakout PerformanceIzendatua
Prism AwardsPelikula PerformanceIzendatua
Satellite AwardsAktore hoberena, drama (Evan Rachel Wood -ekin)Izendatua
Pelikula Gidoi Originala (Catherine Hardwicke-ekin)Izendatua
2009Teen Choice AwardsPelikulen selekzioaTwilightIzendatua
2011ChoiceThe Twilight Saga: EclipseIzendatua
2012Pelikula hoberenaThe Twilight Saga: Breaking Dawn - Part 1Izendatua

Erreferentziak

Kanpo estekak