No One Lives
No One Lives' (euskaraz Inor Ez Bizirik), 2012ko Ryuhei Kitamura japoniar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Luke Evans, Adelaide Clemens, Lee Tergesen, Laura Ramsey, Derek Magyar, Beau Knapp, America Olivo, Brodus Clay eta Lindsey Shaw aktoreek antzeztu zuten.
No One Lives | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | No One Lives |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | 86 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ryuhei Kitamura |
Antzezlea(k) | |
Luke Evans Adelaide Clemens (en) Derek Magyar America Olivo Brodus Clay Lindsey Shaw Laura Ramsey Lee Tergesen Gary Grubbs Beau Knapp | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | WWE Studios |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerome Dillon (en) |
Argazki-zuzendaria | Daniel Pearl |
2012ko Torontoko Zinemaldian estreinatu zen.
Argumentua
Hamalau ikasle bortizki erailak agertu dira, eta krimenaren lekuan ez dago bizirik ateratzea lortu duen azken pertsona non den argitu dezakeen aztarnarik, Emma (Adelaide Clemens) neska gaztea.
Handik hilabete batzutara, banku bat ohostu berri duten Hoag (Lee Tergesen), Amber (Lindsey Shaw), Tamara (America Olivo), Denny (Beau Knapp) eta Flynn (Derek Magyar) lapur taldekide arriskutsuek beren ihesaldian itxuraz arrunta dirudien eta herrialdean barna bidaian doazen Betty (Laura Ramsey) eta Gidaria (Luke Evans) bikote gaztearen autoa ireki dute, eta autoaren maleteroan guztiz izutua dagoen Emma topatu dute. Lapurrak pozez zoratzen jarriko dira, Emmaren "erreskate" diru saria jasoko dutelakoan, baina gauzak berehala okertuko dira, lapurrek harrapakin erraza izango zirenak, zinez beraiek baina oraindik eta arriskutsuagoak diren serieko hiltzaile odoltsu eta gupidagabeak baidira, eta lasterrera lapurrak bikotearekin topo egin izanaz damutuko dira.
Aktoreak
- Luke Evans: Gidaria
- Adelaide Clemens: Emma Ward
- Lee Tergesen: Hoag
- Derek Magyar: Flynn
- America Olivo: Tamara
- Beau Knapp: Denny
- Lindsey Shaw: Amber
- Brodus Clay: Ethan
- Laura Ramsey: Betty
- Gary Grubbs: Harris
- Dalton E. Gray: semea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)