Norio Sakurai

mangaka japoniarra

Norio Sakurai (japonieraz: 桜井 のりお Sakurai Norio?), (Ageo, Saitamako prefektura, Japonia, 1985eko uztailaren 1a) manga-istoriotxoen marrazkilaria da. 2003tik aktibo, Les Tripées eta The Dangers in My Heart mangek egin zuten ezagun.[1][2][3][4]

Norio Sakurai
Bizitza
JaiotzaAgeo (en) Itzuli1985eko uztailaren 1a (38 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmangaka
Lan nabarmenak

Twitter: lovely_pig328 Edit the value on Wikidata

Biografia

Norio Sakurai 1985eko uztailaren 1ean jaio zen Ageon. 2002ko maiatzean, Pinokiotto (japonieraz: ピノキ夫。?)Shūeisha koWeekly Shōnen Jump aldizkariak antolatutako Tenkaichi manga sariketan (天下一漫画賞) finalista izan zen. 2003ko maiatzean, ohorezko aipamena jaso zuen Sōji no jikan (そーじの時間) mangarengatik, 58. Akatsuka Sariketan. Orduan, Sōji no jikan Weekly Shōnen Jump aldizkariaren 28. zenbakian argitaratu zuten, hori izan zen bere lehen manga aurreargitalpenean. Mangako azken iruzkinetan idatzi zuen prest zegoela edozein kexa, desadostasun edo marmar jasotzeko, baina nahiko pozik zegoela jendeak bere lana irakurri ahal zuelako.

Lanak

  • Kodomo Gakkyū (2003–2005)
  • Mitsudomoe (2006–2017)
  • Rororro! (2016–2020)[5]
  • The Dangers in My Heart (2018–...)

Sariak eta aintzatespenak

  • 2003an Akatsuka saria 2003[8][6]
  • 2003an Rookie of the Year Award (Weekly Shοnen Champion)[6]
  • 2020an Hurrengo Manga Saria[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak