Notitia Dignitatum

Mendebaldeko eta Ekialdeko Erromatar Inperioen antolaketa administratiboa zehazten duen dokumentua

Notitia Dignitatum erromatar kantzilertza inperialak sortutako dokumentu bat da, Inperioko aginte guneak erregistratzen dituena, zibilak zein militarrak, eta 1551eko kopia batean gurera iritsi dena. Erromatar Inperioaren antolaketa administratiboari buruzko iturri garrantzitsuena da[1].

1436. urteko kopia beteko orri irudiztatua.

Jatorria eta edukia

Dokumentuak inperioko funtzionario zibil eta militar nagusiei buruzko xehetasunak biltzen ditu, bere saileko langileekin batera, eta, batzuetan, bere ardurapeko arloekin batera. Magistratu bakoitzaren intsignia edo erregimentuko armarriaren marrazkiak eta komandante militar bakoitzaren gotorlekuaren irudiak ditu eskuizkribuak[1].

Codex Spirensis izena duen IX. mende amaieran edo XI. mende hasierako kopia bati esker ezagutzen dugu. XV. mendean aurkitu zuten Spirako katedralaren liburutegian eta kopiatu zen. Codex Spirensis hartatik orri bakarra kontserbatu da eta XV. mendeko kopia da iritsi zaiguna.

«Dignatarioen Erregistroa» izenez ezagutu izan da ere eta IV. mendearen amaieran idatzi zen erromatarren inperioko postu ofizial eta unitate militar guztiak zerrendatzeko. Berez, bi dokumentutan banatuta dago, orduko inperioaren egoera islatzen duena, 395. urtean inperioa bitan banatu baitzen. Lehen atia Mendebaldeko Inperioko aginte postuen antolaketari buruzkoa da (In partibus Occidentis. I - XLV) eta bigarrena Ekialdeko egoerari buruzkoa (In partibus Orientis.I - XLV)[2].

Erromako gobernuak sortutako dokumentuen artean iritsi zaizkigun bakanetako bat da, non Erromako, Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperioaren antolaketa administratiboa zehazten baita, Inperioaren beraren gortetik probintzietaraino. Mendebaldeko Erromatar Inperioko 420. hamarkadako eta Ekialdeko Erromatar Inperioko 400. hamarkadako informazio eguneratua duela uste da, baina ezin da data zehatzik eman.

Notitia Dignitatum izena eskuizkribuetan agertzen den lehen lerroko hitzei zor zaie:

Notitia dignitatum omnium tam civilium quam militarium utriusque imperii occidentis orientisque. hoc documentum rationem reddit de structura et administratione imperii Romani aetate Theodosiana. ultima redactio notitiae dignitatum a primis decenniis saeculi quinti provenit[oh 1].

Oharrak

Erreferentziak

Kanpo estekak