Oidhche Mhaith Leibh

Oidhche Mhaith Leibh (euskaraz Gabon zuei) Eskoziako agur abesti herrikoi bat da. Eskoziako gaeleraz.

Oidhche Mhaith Leibh
Jatorria
Ezaugarriak

Musikari eta abeslari ugarik eskoziar abesti herrikoi honen bertsioak moldatu izan dituzte: 1973an Alan Stivell bretainiarrak Chemins de Terre diskoan, 1974ean Benito Lertxundi euskaldunak Oro laño mee batek... diskoan entzun zazu izenburupean eta Bretainiaren aldeko Euskal Herriaren elkartasun modura...[1][2]

Hitzak

Eskoziako gaeleraz

Soraidh leibh is oidhche mhaith leibh
Oidhche mhaith leibh, beannachd leibh
Guidheam slainte ghnath bhi mar ribh.
Oidhche mhath leibh, beannachd leibh.

Cha’n ‘eil inneal ciuil a ghleusar
DhuiSgeas smuain mo chieibh gu aoibh,
Mar ni duan o bhebil nan caileag.
Oidhche mhaith leibh, beannachd leibh.

Thuit ar crann air saoghal carach
‘S coma sud, tha mhaitheas leinn;
Bidh sinn beo an dochas ra-mhath:
Oldhche mhaith leibh, beannachd leibh.

Euskaraz

Ikusi arte eta gabon zuei
Gabon zuei, bedeinkapenak zuei
Zuei denoi osasuna ona opa dizuegu.
Gabon zuri, bedeinpenak zuei.

Nire bularrera gozamena ekar dezakeen
Musikarik jogarririk ez dago,
Neskatxen ahoetatik ateratzen diren.
Abestiek egiten duten moduan.

Ikusi arte eta gabon zuei
Gabon zuri, bedeinpenak zuei
Zuei denoi osasuna ona opa dizuegu.
Gabon zuri, bedeinpenak zuei.

Benito Lertxundiren bertsioko hitzak

Entzun zazu adiskide
kantu hau dizut eskeintzen,
ene barne kolpatu hontan
zuretzat da oldozten.

Nigan dut zuen mezua
zuen zerutik bildua,
mendi beltzetan barrena
oihuz dijoan Breizh Atao.**

Saint Maloko itsasoan,
herri bat nuen hausnartzen,
haren kolkoan errotik nintzen,
zuertako bat sentitzen.

Eskuak elkarturikan
lotu ginen dantzetan,
elkarrekin landuko dugun
bide bat han hasi zan.

Breizh Atao (euskaraz Bretainia Betiko), berez lelo bat den arren, 1940ko hamarkadako Bretainiako alderdi politiko independentista eta ultraeskuindar baten izena ere izan zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak