Oier Aldekoa

Oier Aldekoa Larrañaga (Algorta, Getxo, 1979) musikari eta musikagilea da.

Oier Aldekoa
Bizitza
JaiotzaGetxo1979ko urriaren 20a (44 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuabaxua
pianoa

Discogs: 8164817 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Talde eta estilo ezberdinetan aritu izan da baxujole: Lur Nice, The Great Barrier (pop-rock)[1]; BonesX, Jazzmates (jazz fusion); Ke Rule (reggae); Masiompa, Rumba Norte (flamenko). Bakarlari gisa ere aritu da, Franz Reichelt izenpean, musika esperimentalagoa egiten. High Felicity rock taldean baterian eta Gari ta Maldanbera taldean baxu eta teklatu lanak egiten ditu[2], baita Garik eta Iñigo Astizek sortutako lanetan ere[3]. Hertzainak taldearen azken kontzertu sortan ere jo zuen, baxua.

Konposizio lanetan ere aritu da Yogurinha Borovarentzat[4] eta antzerkigintzan musikari lanetan[5].

Diskografia

  • Enamoradiza, Yogurinha Borova, 2011. 4 abesti.
  • Afrodita A, Yogurinha Borova, 2013. 3 abesti.
  • Estutu, Gari ta Maldanbera, 2016[6]
  • Bihotza abestia, Poliamor diskoa, Yogurinha Borova, 2017[7].
  • Beste baten denbora, Gari ta Maldanbera, 2018.[8]
  • Winter greets you, The Great Barrier, 2018.
  • Omago, Omago, 2019.[9]
  • Zerua & gaua, Gari ta Maldanbera, 2021[10].
  • Ningún ser, Omago, 2021.
  • Zuzenean, Gari ta Maldanbera, 2022[11].

Erreferentziak

Kanpo estekak