Oier Guillan

euskal idazlea

Oier Guillan (Donostia, Gipuzkoa, 1975eko irailaren 5a) euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea da. Oreretako Mikelazulo taldeko kidea izan zen. 2008tik Metrokoadroka kolektiboko kidea da, haiekin taularatu ditu Poza, Zertarako Hegoak, Su izan nahi, Salto, eta Hura ez da lekua bezalako lanak.

Oier Guillan
Oier Guillan Literaktumen 2015ean
Bizitza
JaiotzaDonostia1975eko irailaren 5a (48 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 643

Dejabu, Anakrusa eta Rouge Elea taldeen kolaboratzailea ere izan da.

Gabrielen lekua (2013) eta Nola belztu behar zuria (2014) proiektuetan parte hartu du.

Lanak

Poesia

  • Hura ez da lekua (Txalaparta, 2016), narrazioa, poesia, ilustrazioa eta musika uztartzen dituen lana argitaratu zuen Asier Sarasola, Idoia Beratarbide eta Ander Fernandezekin batera. Metrokoadroka-rekin Korrika Kulturalaren barruan estreinatutako obraren egokitzapena zen.[1]
  • Elkartasun basatia (2013, Susa)
  • Hura ez da lekua (2012, Txalaparta)
  • Eskuen sustraiak (2009, Susa)
  • Ate hautsiak (2008, Arabako Foru Aldundia)
  • Bakarrizketa poetikoak (2007, Bermingham)
  • Erloju lehorrak (2005, Bermingham)
  • kilimAmuak (2004, Mikelazulo-liburu kolektiboa)
  • Bixotz Tam!padak (2002, Mikelazulo-liburu kolektiboa)
  • Beste bat apalerako (2001, Mikelazulo-liburu kolektiboa)
  • Gabeziak (1999, Bermingham)
  • Begi bien sujauzia (1998, Mikelazulo)

Teatroa

  • Ero, ia (2017)
  • Mr. Señora (2016, Txalaparta)
  • Arra. Arraroa (2010, Artezblai)
  • Herio heroi (2010, Artezblai)
  • Munduko jakintsurik tontoena (2009, batBada)

Eleberria

  • Zauri Bolodia (2018, Txalaparta)
  • VHS (2020, Susa)[2]

Erreferentziak

Kanpo loturak