Olatz Arrizabalaga

Gernikako pilotaria

Olatz Arrizabalaga (Gernika, 1997ko apirilaren 12a) Euskal Herriko pilotaria da.[1]

Olatz Arrizabalaga

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1997ko apirilaren 12a (27 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Kirol Ibilbidea

7 urterekin pilotan jokatzen hasi zen Gauteguiz-Arteagako Montorre Pilota Eskolan. 14 urterekin pilota utzi eta palara pasatu behar izan zen. Palaz zebilela, hainbat Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa irabazi zituen.

2017an Emakume Master Cup txapelketa sortzeari esker, esku pilotara bueltatu zen eta urte horretako edizioa irabazi zuen Leire Etxanizekin batera.[2] 2018an garaipena berretsi zuten.[3] Ordura arte palaz eta pilotan ibiltzen zen, baina 2020an, pala utzi eta pilota mixtara saltoa eman zuen. Urte horretan bertan, Gentzane Aldairekin batera bikotekako finalera iristea lortu zuen[4] eta baita udako hainbat txapelketa irabaztea ere (Plazandreak eta Antiguoko pilota txapelketa).[5]

2024ko martxoaren 17an Arrasateko Uarka frontoian Erasun bikote zuela, bostgarren txapela jaso zuen Etxegarai eta Gaminderi 22-16 irabazita.[6][7]

Lorpenak

Erreferentziak

Kanpo estekak