Olivia Mandle

bartzelonar ingurumen-aktibista

Olivia Mandle Navarro, ezizenez "Espainiako Greta Thunberg" (Bartzelona, Katalunia, 2007ko apirilaren 17a) ingurumen-aktibista da eta animalien eskubideen defendatzailea. Europako Batzordearen Klimaren aldeko eta 'La España Azul' Europako Itunaren enbaxadorea da, Espainiaren eta Portugalen inguruan belaz nabigatzen duen lehen espedizio zientifiko eta dibulgatzailea.[1][2] Itsasoa garbitzeko Jelly Cleaner tramakuluaren asmatzailea eta sustatzailea da.[3] Jane Goodall Institutuak “gazte inspiratzaile” izendatu zuen 2021ean, eta sari bat eman zion bere ibilbideari. Komunikabide askok "Espainiako Greta Thunberg" deitzen diote, ekintzaile suediarrarekin duen antzekotasunarengatik.[4][5][6][7] 2023an gazte mailako Global Good sarietan finalista izan zen; Emakumearen munduko festan (Woman of the World Festival) 37 gazte liderretako bat hautatu zuten eta FAOk elikaduraren heroi izendatu zuen. Mandle katalana da sareetan jarraitzaile gehien dituen Espainiako ingurumen-ekintzaileetako bat. [8]

Olivia Mandle

Bizitza
JaiotzaBartzelona2007ko apirilaren 17a (17 urte)
Herrialdea Katalunia
Jarduerak
Jarduerakanimal rights advocate (en) Itzuli

oliviamandle.com
Instagram: oliviamandle Edit the value on Wikidata

Ingurumen zaintzaile ibilbidea

Eragileak

Mandle oso txikitatik jabetu zen ingurumena zaintzearen garrantziaz. Berotze globalaren ondorioei buruzko erakusketa New Yorken, eta National Geographic aldizkariaren azala (plastikozko poltsa bat ur gainean) eragin handia izan zuten beregan.[9] Izurdeak zeuden zoologiko bat bisitatu ondoren, Mandle haserretu egin zen, ikuskizunaren ondoren animaliak aske geratzen ez zirela jakitean. Gertakari horiek eragina izan zuten animalien eskubideen eta ozeanoen garbiketaren alde borrokatzeko hartu zuen erabakian.[10] Mandleren erreferenteetako batzuk hauexek dira: Greta Thumberg ekintzailea, Sylvia Earle ozeanografo estatubatuarra, itsaspeko esplorazioaren aitzindaria, Jane Goodall primatologoa, Wangari Maathai ekintzaile politiko eta ekologista kenyarra eta David Attenborough dibulgatzaile naturalista.[11][12]

Kanpaina: #noesPaísparaDelfines

2018an, 12 urte zituela, Mandlek sinadurak biltzeko kanpaina hasi zuen change.org plataforman, Espainiak izurdeen hazkuntza eta erosketa debekatzeko eta Bartzelonako Zoologikoko azken hiru izurdeak santutegi batean askatzeko eskatzeko.[13] Hasieran 57.000 sinadura lortu zituen, baina Bartzelonako azken hiru izurdeak ez ziren aske geratu, beste zoologiko batean baizik, Atenasko (Grezia) Atikako parke zoologikoan.[14] Halaber, gutun ziurtatuak bidali zizkion astero Sergio Antonio García Torresi, Espainiako Gobernuko Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko arduradunari. Sinadurak biltzeko kanpainari esker, azkenean berarekin biltzea lortu zuen, Espainian izurdetegiak debekatzeko eskatzeko.[14]

Lehen sinadura-bilketaren arrakastaren ondoren, bigarren kanpaina bati ekin zion Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari eskatzeko artean Espainian dauden 11 izurdetegiak kentzeko. Eta argudioaren alde egiten zuen, zera esanez, une horretan Frantzia edo Erresuma Batua bezalako herrialdeek onartua zutela lege bat instalazio horiek beste erabilera batzuk izan zitzaten. Lehenengo helburua 75.000 sinadura biltzea zen, baina 2023ko apirilean eskaera 155.000 lagunekoa izan zen.[15] 2021eko maiatzean, Cristina Narbona lehen lehendakariordeak Senatura gonbidatu zuen kanpaina hori azaltzeko, eta, 2022ko martxoan, Animalien Ongizateari buruzko Legearen aurreproiektuan ikuskizunak eta gatibualdiko zetazeoak debekatzea proposatu zuen.[16][17] Hurrengo urtean, 2023ko apirilean, Mandlek 150.000 sinadura eman zituen Diputatuen Kongresuan izurdeen gatibualdia debekatzeko.[18][19][3]

Jelly Cleaner tresna garbitzailea

2019an, txiki-txikitatik ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetuta, plastikozko botila birziklatuekin baleta egiteko galtzerdi zaharrekin eta bridekin La Barceloneta eta Calella de Palafrugell hondartzetako itsas azaleko mikroplastikoak garbitzeko tresna bat sortu zuen.[20] Sortutako tresna horri, "Jelly Cleaner" deitu zion. Ur gaineko tramankulu horrek itsas azaleko partikulak batzen ditu. Gainera, etxean ditugun material birziklatuak erabilita, edozeinek egiteko modukoa da.[10] Taillerrak ere egiten ditu gazteek tramankulu horiek egiteko.[8]

Aintzatespenak

  • Ingurumeneko ekintzaile gisa egin duen lanak eta itsas animaliak babesteko egin duen borrokak, #noesPaísparaDelfines sinadurak biltzeko kanpainaren bidez, Raíces & Brote (Jane Goodall Institutuko hezkuntza-programa) miniheroia aintzatetsi zioten.[10] 2021eko azaroan, erakunde horrek berak eman zion Nazioarteko Saria bere ibilbidearengatik.[14]
  • Europako Batzordearen Klimaren aldeko Europako Itunaren 130 enbaxadoreetako bat da Mandle, eta Nacho Dean esploratzailearekin batera, 'La España Azul', Espainia eta Portugalen inguruan belaz[21] nabigatzen duen lehen espedizio zientifiko eta dibulgatzailea.[10][1][2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak