Pablo Carreño

tenislari espainiarra

Pablo Carreño Busta (1991ko uztailaren 12a) Espainiako tenislari profesionala da. ATP sailkapenean 10. postua du posturik onena 2017ko irailaren 11an. Gainera, 2017ko uztailaren 17an binakako 16. postua lortu zuen. Bakarkako sei titulu eta binakako lau irabazi ditu ATP Tourrean. Espainia ordezkatuz, Carreño Bustak brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen gizonezkoen banakako proban 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan (Novak Djokovic munduko 1. zenbakia garaituz txapelketan zehar) eta 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldeko kidea izanda.

Pablo Carreño

Bizitza
JaiotzaGijón1991ko uztailaren 12a (32 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
HeziketaEquelite JC Ferrero Sport Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Bakarka i/g268–212
Binaka i/g99–91
Rankinga10 tennis singles (en) Itzuli (2017ko irailaren 11)
16 tennis doubles (en) Itzuli (2017ko uztailaren 17a)
 
Pisua78 kilogramo
Altuera188 zentimetro

IMDB: nm6595246 Twitter: pablocarreno91 Instagram: pablo_carreno_ Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

Junior maila

Carreño Busta 6. postura iritsi zen junior mailako munduko ranking konbinatuan 2009ko otsailean.[1]

Ibilbide profesionala

ATP Tour txapelketa batean bere lehen agerraldia 2011ko Bartzelonako Openean izan zen, eta lehen partidan galdu zuen Benoît Paireren aurka.

Carreño Bustak 2013ko Frantziako Irekira sailkatu zenean egin zuen bere lehen Grand Slam txapelketa. Sailkapeneko hiru partidak irabazi zituen, eta txapelketa nagusiko lehen partidan Roger Federerren aurka galdu zuen.[2]

2016: Aurrerapausoa, lehen tituluak, US Open binakako finala

Apirilean, Carreño Busta ATP Estorilen bere bigarren ATP finalera iritsi zen Benoît Paire garaitu ostean. Finalean Nicolás Almagro espainiarrak garaitu zuen. Abuztuan, bere lehen ATP bakarkako titulua irabazi zuen 2016ko Winston-Salem Openean, finalean Roberto Bautista Agut herrikidea garaituz. ATP Sailkapeneko 40 onenen artean sartu zen lehen aldiz, munduko 39.a bihurtuz.

2019: ATP laugarren titulua eta Davis Kopako txapelduna

Lesio baten ondorioz denboraldiaren zati handi bat galdu ondoren, Carreño Bustak bere laugarren ATP titulua irabazi zuen Chengdu Open-ean Denis Shapovalov mendean hartuta finalerdian eta Alexander Bublik finalean. 2019ko Davis Kopa irabazi zuen Espainiako taldekideekin.

2020: AEBetako bigarren finalerdia, Frantziako Irekiko final laurdenak

Carreño Bustaren denboraldia 2020ko AEBetako Irekian berriro hasi zen eta bertan Yasutaka Uchiyama bost setetan irabazi zuen lehen itzulian, ondoren Mitchell Krueger eta Ricardas Berankis. Laugarren partidan, Novak Djokovic munduko lehen zenbakiarekin egin zuen topo, 2020ra arte irabazi gabe zegoena. Carreño Busta atsedenaldira iritsi zen, 6-5 lehen setean, Djokovicek, nahi gabe, lerro epaile bat pilotarekin eztarrian jo zuenean. Honek Djokovic txapelketatik kanpo utzi zuen, Carreño Busta final laurdenenak pasa zituen Denis Shapovalov garaitu ondoren 5 set-etan. Ondoren, 5 set-etan ere,Alexander Zverev-en aurka galdu zuen bi set aurretik egon arren partiduaren zehar.

2020ko Frantziako Irekian, Carreño Busta munduko 17. tenislari zen ATP sailkapenean eta final laurdenetara iritsi zen Roberto Bautista Agut eta Daniel Altmaier-en aurka garaipena lortu ondoren. AEBetako Irekiaren errebantxa batean Djokovic izan zuen aurrez aurre, eta lau set-etan galdu zuen.

2021: 2 ATP titulu, brontzezko olinpiar domina

Carreño Bustak bere karrerako titulu handiena irabazi zuen, eta orokorrean 6. titulua Hanburgon, Filip Krajinović garaituz finalean.[3]

Olinpiar Jokoetan, Carreño Bustak Tennys Sandgren, Marin Čilić, Dominik Koepfer eta munduko 2.a zen Daniil Medvedev garaitu zituen finalerdietara iristeko. Finalerdietan Karen Khachanov 12. sailkatuaren aurka galdu zuen, baina, munduko 1.a zen Novak Djokovic garaitu zuen brontzezko domina lortzeko.[4]

Estatistikak

Banaka

Txapelketa20112012201320142015201620172018201920202021TituluakI/G%
Grand Slam Txapelketak
Australiako IrekiaAAA1R1R1R3R4R4R3R3R0 / 812–860%
Roland GarrosAA1R1R2R2RQF3R3RQF4R0 / 917–959%
WimbledonAAA1R1R1RA1R1RNH1R0 / 60–60%
AEBetako IrekiaAAA3R2R3RSF2R3RSF1R0 / 718–772%
Irabaziak-Galduak0–00–00–12–42–43–411–36–47–411–35–40 / 3147–3161%
ATP World Tour Finals
ATP FinalsEz zen sailkatuRREz zen sailkatu0 / 10–20%
ATP World Tour Masters 1000
Indian WellsAAA1R1R2RSF4RANH3R0 / 67–654%
MiamiAAA1R1R1R2RSFANHA0 / 54–544%
MontecarloAAA3R1R2R3RAANH3R0 / 57–558%
MadrilAAA1RA2R1R1R1RNH1R0 / 61–614%
ErromaAAA1RQ1A2RQF1R2R2R0 / 65–550%
KanadaAAAAAA2R2RANHA0 / 22–250%
CincinnatiAAAAA1R3RQF3R2RQF0 / 610–662%
 CHN ShanghaiAAAAA1R2R1R2RNH0 / 41–420%
ParisAAQ2A1R2R2R1RAQF0 / 54–544%
Irabaziak-Galduak0–00–00–02–50–44–79–913–83–44–36–40 / 4541–4448%

Binaka

Txapelketa20142015201620172018201920202021SRI – G%
Grand Slam txapelketak
Australian Open3R2R3RSF3R3R1R1R0/813-8% 62
Frantziako IrekiaA2R2R1R *A1RAA0/42-3% 40
WimbledonA1R1RA1R2RNHA0/41-4% 20
US Open1R1RF1RA2RAA0/56-5% 55
Irabaziak – Galduak2-22-48-44-22-24-40-10-10/2122-20% 52

Final esanguratsuak

Grand Slameko finalak

Gizonezkoen Binakakoa: 1 (Txapeldunorde 1)

UrteaTxapelketaLurzoruaBikoteaAurkariakEmaitza
Porrota2016US OpenGogorra Guillermo García-López Jamie Murray

Bruno Soares
2–6, 3–6

Olinpiar domina finalak

Bakarka: 1 (Brontzezko domina 1)

DominaUrteaTxapelketaLurzoruaAurkariaEmaitza
Brontzea20212020ko Tokioko Olinpiar JokoakGogorra Novak Djokovic6-4, 6-7 (6-8), 6-3
Udako Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProba
2020Tokio

Japonia

Banaka

Master 1000 finalak

Binakakoa: 2 (titulu 1, bigarren postu 1)

EmaitzaUrteaTxapelketaLurzoruaBikoteaAurkariakEmaitza
Porrota2018Italiako IrekiaLurrezko zelaia João Sousa Juan Sebastián Cabal
Robert Farah
6-3, 4-6, [4-10]
Garaipena2020Cincinnati MasterraGogorra Alex de Minaur Jamie Murray
Neal Skupski
6-2, 7-5

Erreferentziak

Kanpo estekak