Patricia Ferreira

madrildar film-zuzendaria, gidoilaria, irakaslea

Patricia Ferreira (Madril, 1958 - ibidem, 2023ko abenduaren 27a) madrildar film-zuzendaria, gidoilaria eta irakaslea izan zen.[1]

Patricia Ferreira

Bizitza
JaiotzaMadril, 1958
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2023ko abenduaren 27a (64/65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Burmuineko tumorea
Familia
Ezkontidea(k)Fernando Lara (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta telebista zuzendaria
IMDB: nm0274407 Edit the value on Wikidata
Sonia Grande zinema-jantzi diseinatzailea eta Patricia Ferreira, 2022

Biografia

Madrilen jaioa, ondoren Galizian lan egin zuen, bere familiaren lurraldean. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Irudi eta Kazetaritza Zientzietan lizentziatu zen.[2]

Lan ibilbidea

Kritikari eta kazetari

Kritikari eta kazetari zinematografiko lanean hasi zuen ibilbide profesionala TVEn, Radio Nacional de Españan eta Fotogramas aldizkarian.

Gidoilari eta telebista saio, dokumental zuzendari

Telebistan lan egin zuen, besteak beste, TV movies-eko zuzendari eta gidoilari lanetan, El paraíso, esaterako. Zenbait ekitaldi berezi egin zituen, besteak beste, Ana Belénen Ohorezko Goyaren emanaldia, eta, bereziki, Espainian, Europan etaLatinoamerikan egindako serie eta saio kulturalak, albistegiak eta dokumentaletan.

Telesail eta programa horien artean daude, besteak beste, Equinoccio, Latinoamerikako gaiei buruzko dokumental-seriea, TVEk ekoitzia; "Un día en la vida de nuestros antepasados", historiaurreko bizitzari buruzko dokumental-seriea; Un país en la mochila, José Antonio Labordetak Espainian zehar egindako telesaila; Paraísos cerca, bidaiei buruzko dokumental-seriea, Rafael Chirbes edo Javier Marías idazleen gidoiekin; edo Todo el mundo es música, Latinoamerikako "world music"-eko musikari nagusiei buruzko dokumental-seriea.

Zinema zuzendari

2000. urtean, zineman egin zuen zuzendari debuta, Sé quién eres filmarekin. Film hori Berlingo zinemaldian (Berlinale) estreinatu zen, Panorama atalean, eta zuzendari berri onenaren Goya baterako izendapena eta beste bi izendapen izan zituen: aktore onenarena (Miguel Ángel Solá) eta musikarik onenarena (José Nieto). Azken sari hori irabazi zuen.[3]

2002an, El alquimista impaciente estreinatu zuen, Lorenzo Silvaren izen bereko obraren egokitzapena. Gidoi egokitu onenaren Idazle Zinematografikoen Zirkuluaren saria jaso zuen. Filmak, gainera, Goya sarietarako bi izendapen izan zituen: aktore berri onenarena (Roberto Enríquez) eta zuzendaritza artistiko onenarena (Rafael Palmero). 2004an, En el mundo a cada rato sketch-filma estreinatu zuen. Film horretan, El secreto mejor guardado film laburra egin zuen. Indian grabatu zuten eta Hirugarren munduan HIESaren egoeraren berri eman zuten.[4] Urtebete geroago, film luze berri bat estreinatu zuen, Para que no olvides, non Fernando Fernán Gómezek bere azken paperetako bat interpretatzen zuen. Filma Berlingo zinemaldian (Berlinale) aurkeztu zen eta hiru Goyetarako izendatu zuten: aktore protagonista, errepartoko aktorea eta zuzendaritza artistikoa.[5]

2010ean, Señora de izeneko dokumentala egin zuen. Hainbat emakume-belaunaldiren testigantzak dira. Emakume horiei historiak ez zien amets egiten utzi. Valladolideko Seminci-n proiektatu zen, eta Tiempo de historia saileko hirugarren saria lortu zuen. Mestre Mateo sarietan ere izendatu zuten dokumental onenaren sarirako. 2010ean El amanecer de Misrak izeneko film laburra ere egin zuen, Etiopian grabatu zen eta Ellas son África proiektu kolektiboaren parte zen. 2012an estreinatu zen Los niños salvajes film luzea, Malagako zinemaldian film onenaren urrezko biznagaren irabazlea, gidoi onenaren saria eta bigarren mailako aktore onenak: Aina Clotet eta Álex Monner. 2017an, Thi Mai, rumbo a Vietnam film luzea zuzendu zuen.

Kidetzak

Galiziako errealizadoreen CRE elkarteko kidea da, eta 2006az geroztik Emakume zinemagileen eta audiobisualen elkartean (CIMA) Zuzendaritza Batzordeko kide da.[6] 2009tik 2015era Zine Akademiako Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen.

Irakasle

2001. urteaz geroztik, zuzendaritza-irakaslea da Madrilgo Zinema Eskolan (ECAM), eta aktoreen zuzendaritza-irakaslea izan da eskoletan, lantegietan eta masterretan, hala nola CEUko zuzendaritza-masterra, Kataluniako ESCACan, Madrilgo Zinemaren NIC Institutuan, Uruguaiko zinema-eskolan edo Madrilgo zinema-zentralean.

Filmografia

Serieak

  • Consumo
  • Planta baja
  • Equinoccio
  • Un día en la vida de nuestros antepasados
  • Oxígeno
  • Centros de poder
  • La isla del tesoro
  • Un país en la mochila
  • Paraísos cercanos
  • Todo el mundo es música

Filmak

Zuzendari eta gidoilari

  • Sé quién eres (2000)
  • El alquimista impaciente (2002)
  • El secreto mejor guardado (2004)
  • Para que no me olvides (2005)
  • Señora de (2010) dokumentala
  • El amanecer de Misrak (2010)
  • Los niños salvajes (2012)
  • Thi Mai, rumbo a Vietnam (2017)

Sariak eta aintzatespenak

UrteaKategoraFilmaEmaitza
2002Egokitutako gidoi onenaren CEC dominaEl alquimista impacienteIrabazlea
Malagako Zinemaldia
UrteaKategoriaPertsonaFilmaEmaitza
2012Gidoi Onenaren Zilarrezko BiznagaPatricia Ferreira eta Virginia YagüeLos niños salvajesIrabazleak

Beste sari eta aintzatespen batzuk

  • 2022 Gijóngo Nazioarteko Zinemaldiko Zinema Komadre saria[6]
  • 2000: zuzendari berri onenaren Goyarako izendatu zuten Sé quién eres lanarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak