Paula Malia

bartzelonar aktore eta abeslaria

Paula Malia (Bartzelona, Katalunia, 1990eko irailaren 26a) bartzelonar aktore eta abeslari ezaguna da, Benvinguts a la família (2018) telesailean Teresa Díaz interpretatzen baitu. Halaber, Carmen interpretatu zuen Netflix (2020-2021) Valeria seriean Elisabet Benavent idazlearen izen bereko eleberri sagaren egokitzapenean.

Paula Malia

Bizitza
JaiotzaBartzelona1990eko irailaren 26a (33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaEscola Superior d'Art Dramàtic Eòlia (en) Itzuli
Institut del Teatre (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
Altuera167 zentimetro
KidetzaThe Mamzelles (en) Itzuli

IMDB: nm5256792 Twitter: paula_malia_ Instagram: paulamalia Edit the value on Wikidata

Biografia

Arte dramatikoa ikasi zuen Bartzelonako Eòlia eskolan eta gero Bartzelonako Antzerki Institutuan.

Abeslari ibilbidea, The Mamzelles musika taldea

The Mamzelles musika taldearen parte da, Paula Ribó eta Bàrbara Mestanzarekin batera. Taldea ospetsu egin zen Kataluniako Generalitatearen birziklapenari buruzko iragarki bat egin zuenean.[1][2] 2012an, taldeak lehen diskoa kaleratu zuen: Que se desnude otra Discmedi diskoetxearekin. 2014. urtean taldeak Totem izeneko bigarren diskoa kaleratu zuen Discmediarekin, Fluren&Santosek ekoitzia

Aktore ibilbidea

Crakòvia kirol-sketchen programan hasi zuen telebistan bere ibilbidea, eta hainbat pertsonaia imitatu zituen, besteak beste, Pilar Rubio.[3]

2014. urtean, Joel Joanek idatzi, zuzendu eta protagonizatutako TV3 El crac telesailaren banaketan parte hartu zuen.[4] Hurrengo urtean, TV3 La Riera telesaileko kapitulu-sortan, Vanessa izan zen.

2016. urtean, tv3ko Cites serieko bigarren denboraldiko protagonistetako bat izan zen, eta Elena interpretatu zuen, maitasunean zorte handirik ez duen gazte alaia eta ameslaria. Paula Malia serieko 6 kapitulutan agertu zen, bai Dídac (Alain Hernández) pisukidearen hitzorduetarako laguntza-pertsona gisa, bai bereak Berto (Artur Busquets), Quim (David Marcé) eta Gerardekin (Àlex Maruny).[5]

2019an, bigarren mailako pertsonaia gisa hasi zen Netflix-en El vecino jatorrizko seriean, eta 2020an plataforma berean fitxatu zuen Valeria serieko protagonistetako bat izateko, Carmen interpretatuz.

Filmografia

Telebista

UrteaTituluaRolaKanalaOharrak
2013 - 2015CrackòviaHainbat pertsonaiaTV3Elenko errepikaria; 6 atal
2014El cracEugèniaElenko errepikaria; 6 atal
2015La RieraBanessa1. atala
2016CitesElenaElenko errepikaria; 6 atal
2017La peluqueríaNeskaLa 1.1. atala
2018Cançó per tu[6]NuriaTV3Filma
Si no t'hagues conegut[7]ClaraElenko nagusia; 10 atal
2019Benvinguts a la famíliaTeresaElenko errepikaria; 9 atal
2019 - 2021El vecinoAliciaNetflixElenko errepikaria; 8 atal
2020 -ValeriaCarmenElenko nagusia; 16 atal
2021L'última nit del KaraokeGemma eta AnnaTV3Elenko nagusia; 10 atal

Zinema

UrteaTituluaRolaZuzendaria
2011AnimalsMarMarçal Forés
2012Los inocentesInesCarlos Alonso Ojea
2019Gente que viene y vaDébora VélezPatricia Font
2021Loco por ellaLauraDani de la Orden

Antzerkia

UrteaTituluaZuzendariaAntzerkia
2012The experimentThe Mamzelles eta Àlex MañasTeatre Lliure
2012 - 2013My sweet countryÀlex MañasPoliorama Antzokia
2013OrgiaThe Mamzelles eta Àlex MañasTeatre Lliure
2014Safari PitarraJordi OriolTeatre Nacional de Catalunya
2018La importancia de ser Frank [8]David SelvasTeatre Nacional de Catalunya
2019Jacuzzi[9]Marc RosichFlyhard aretoa
2021Sola la neu[10]Anna LlopartBeckett aretoa

Erreferentziak

Kanpo estekak