Pentsamenduaren historia Euskal Herrian

Pentsamenduaren historia Euskal Herrian Joxe Azurmendi filosofoak idatzitako saiakera da.

Pentsamenduaren historia Euskal Herrian
Datuak
Idazlea (2020)
GeneroaSaiakera
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaUr-jauzia
Orrialdeak396
ISBN978-84-949759-0-5

Azurmendik hamarkadatan zehar garatutako ikerlan aitzindariak osatzen du liburua. Ikerlan horren helburua euskal ekoizpen intelektualaren historia sistematikoa egitea izan da.

Bost atal historiko nagusitan banatuta dago liburua: Erdi Aroaren hastapenak, Erdi Aroa, Aro Modernoa, Ilustrazioa eta XIX. mendea. Azken atala XX. mendearen sarreran kokatzen da, sozialismoaren eta abertzaletasunaren hastapenean.

Jakintzaren esparru guztiak aztertzen dira: filosofia, politika, zientzia, teknika, historia, zuzenbidea, artea, gizartea, kultura, hizkuntza, medikuntza, ekonomia, literatura edo erlijioa. Era berean, garai bakoitzaren testuinguru historiko, sozial eta kulturala ere argitzen da.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.