Pere Calders i Rossinyol

Idazle, kazetari eta ilustratzailea

Pere Calders i Rossinyol (Bartzelona, 1912ko irailaren 25a - ib., 1994ko uztailaren 21a)[1] kataluniar idazle, kazetari eta marrazkigilea izan zen. Arte Ederretako ikasketak egin zituen.[2] Batez ere bere ipuinek eman zioten ospea. 1982an Creu de Sant Jordi [3]eta 1986 Premi d'Honor de les Lletres Catalanes[4] izeneko sariak irabazi zituen.

Pere Calders i Rossinyol

Bizitza
JaiotzaBartzelona1912ko irailaren 29a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1994ko uztailaren 21a (81 urte)
Hezkuntza
HeziketaFine Arts School. University of Barcelona (en) Itzuli
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta marrazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm1743404 Discogs: 4140125 Find a Grave: 14584892 Edit the value on Wikidata

Calders-ek eleberri eta kazetaritza artikulu batzuk ere idatzi zituen Kataluniako argitalpen garrantzitsuenetan[5]. Bere idazkiak ironiko eta batzuetan fantasiazkoak ziren[6]. Era berean, berak eta A. Artís-Generrek[7] zuzentzen zuten L´esquella de la Torratxa aldizkarian argitaratu zituen bere lehenbiziko marrazkilari lanak, 1936an. Urte horretantxe, 24 urte zituenela, plazaratu zuen lehen ipuin-liburua, Lehenbiziko arlekina izenekoa.

Gerra Zibilaren garaian hainbat aldizkari eta egunkaritan Treball, Diari de Barcelona­ argitaratu zituen bere marrazki eta idazlanak.

Espainiako gerra zibila bukatzear zela, Mexikora erbesteratu zen eta hogeita hiru urtez bizi izan zen han. Carner eta Bartrárekin batera Lletres aldizkaria sortu zuen. Erbestean lehenengo urteetan  idatzitako ipuinekin Cròniques de la veritat oculta, izeneko bilduma argitaratu zuten, bere libururik ospetsuena bihurtu zen eta Premi Víctor Català izeneko saria irabazi zuen 1954an berarekin.

1962an itzuli zen Kataluniara eta ondoren bi eleberri (L´ombra de l´atzavara, 1964, eta Ronda naval sota la boira, 1966) eta kontakizun bilduma bat (Aquí descansa Nevares, 1967) argitaratu zituen. 1964an Sant Jordi Saria irabazi zuen  L’ombra de l’atzavara eleberriarekin. 1980ko hamarkadan oso ezaguna egin zen, Dagoll Dagom antzerki konpainiak haren ipuinetan oinarrituta prestatu zuen antzerki-lan bati esker: Antaviana. 1986an Letra Katalanen Ohorezko Saria jaso zuen eta 1993an Kazetaritza Sari Nazionala. [2]. Bere liburu asko berrargitaratu dira eta bere lana hamabost hizkuntza ezberdinetara itzuli dira.

Estiloa

Pere Calders ezaguna da batez ere, bere narrazio laburrengatik, kritikak eta ikusleek arreta gehiago jarri baitiote eleberriei baino. Caldersen ipuinak umoristikoak, ironikoak, fantasiazkoak eta zentzugabeak dira, eta batzuk errealismo magikoaren barruan kokatu dituzte.[8]

Bere ipuin askotan, eta batez ere lehen narrazioetan, Caldersek bitxikeriarekiko zaletasuna erakusten du. Ipuin horietan, gertaera sinesgaitzak eta fantastikoak gertatzen dira, narrazioaren protagonistarekin elkarreraginean, eta, askotan, historiaren katalizatzaile gisa jokatzen dute.[9]Hala ere, azpimarratzekoa da fantasiazko literaturan ez bezala Caldersen helburua ez dela elementu magiko edo naturaz gaindikoaren gorazarrea.[10]Bere fantasiazko narrazioetan ikus daitekeen joera bat da protagonistak, batzuetan gertaera fantastiko horien aurrean kexatzen badira ere, naturaltasun handiz onartzen dituela eta, hala egiten ez dutenak, historiako beste pertsonaia batzuek barregarri uzten dituztela, gertaera horiek naturalenak direla ulertzen baitute.[11] Horren adibide bat L'any de la meva gràcia ipuinean ikus daiteke. Izan ere, historiako protagonista bat-batean konturatu da zurezko panpinen aurpegitik eskua pasatuz errealismo handiz margotu ditzakeela aurpegiak. Gainera, emandako botere hori onartu ez ezik, bere haserrea ere erakusten du, jasotako boterea oso apala eta ez oso erabilgarria dela uste baitu.[12] Amanda Bath-en arabera, Caldersen ipuinak Borges, Cortázar edo García Márquezekin parekatu daitezke, errealismo magikoaren generoko talentu berdineko adierazle gisa.[13]

Baina Caldersen ipuin guztiak ez dira fantasiazkoak. Askok ez dute fantasiazko elementurik, non Calders-ek irakurlearekin jolasten du zerbait erakutsiz baina beste bat esanez. Narrazio horietan, narratzaileak irakurleari kontatzen duenetik erabat bereizten duen errealitate bat aurkezten dio, eta idazteko orduan Caldersen umorea eta asmamena erakusten ditu.[14] Batzuetan, errealitatearen eta itxuraren arteko kontrajartze horrek zalantzak sortzen dizkio irakurleari, benetan gertatu denari buruz. Hala nola Invasió subtil istorioan non, narratzailea erabat sinetsita baitago katalanaren itxura egiten duen japoniar batekin jaten ari dela, nahiz eta interpretazio horrek erabat kontrajartzen duen testuan irakurtzen duenarekin.[15]

Edo A Vinc per donar fe , non narratzaileak herrian banpiro bat dagoela dio eta bat-batean bere lehengusina konorterik gabe aurkitzen dela kalean, bera hiltzen baitu banpiro bat dela sinisturik, maiz zorabiatzen zen emakume bat zela kontatzen zaigun arren. Honek zalantza sortzen du benetan banpiro bihurtu ote zen edo ez.[16] Testuan justifikaziorik ez egon arren, narratzaileak arrazoia izateko aukerari buruzko espekulazioa sortzen da. Horrela, errealitatearen eta itxuraren arteko kontrastea gertatzen da.

Caldersek 5 ipuin eta eleberri labur bat ere idatzi zituen, besteengandik bereizten direnak, Mexiko dutelako gai eta hango eragina erakusten dutelako. Narrazio horietan, Oscar Lewis antropologo estatubatuarraren antzeko portaera- eta joera psikologiko-ohiturak dituzten protagonista mexikarrak deskribatzen dira.[17][18]

Narrazio horietako batzuetan, mexikarrek heriotzarekiko eta heriotzarekiko gurtzarekiko duten jarrera ere ikus daiteke. Narrazio horiek beste narrazio batzuen desberdinak dira, tonu errealistagoa eta fantasiazkoagoa dutelako.

Lanak

Ipuin bildumak

Katalaneraz

  • El primer arlequí. Barcelona: Quaderns Literaris, 1936.
  • Unitats de xoc. Barcelona: Institució de les Lletres Catalanes, 1938.
  • Memòries especials. 1942.
  • Cròniques de la veritat oculta. Barcelona: Selecta, 1955.
  • Gent de l'alta vall. Barcelona: Albertí, 1957.
  • Demà a les tres de la matinada. Barcelona: Albertí, 1959.
  • Invasió subtil i altres contes. Barcelona: Edicions 62, 1978.
  • Antaviana, amb Dagoll Dagom. Barcelona: Edicions 62, 1979.
  • Tot s'aprofita. Barcelona: Prometeo, 1981.
  • Raspall. Barcelona: Hymsa, 1981.
  • El sabeu, aquell?. Barcelona: Casals, 1991
  • De teves a meves: trenta-dos contes que acaben més o menys bé. Barcelona: Laia, 1984.
  • Els nens voladors. Barcelona: Argos-Vergara, 1984.
  • Tres per cinc, quinze. Barcelona: La Gaia Ciència, 1984.
  • La cabra i altres narracions. Barcelona: Miquel Arimany, 1984.
  • El desordre públic. Barcelona: Empúries, 1985.
  • Un estrany al jardí. Barcelona: La Magrana, 1985.
  • El barret fort i altres inèdits. Barcelona: Edicions 62, 1987.
  • Dibuixos de guerra. Kalders i Tísner. Barcelona: La Campana, 1991.
  • L'honor a la deriva. Barcelona: Cercle de Lectors, 1993.
  • Mesures, alarmes i prodigis. Barcelona: Edicions 62, 1994.
  • La lluna a casa i altres contes. Barcelona: Publicacions de l'Abadia de Montserrat, 1995.
  • Tots els contes. Barcelona: Labutxaca, 2008.

Euskaratuak

Eleberriak

Katalaneraz

  • La glòria del doctor Larén. Barcelona: Quaderns Literaris, 1936.
  • Gaeli i l'home Déu (1937). Barcelona: Edicions 62, 1986
  • L'ombra de l'atzavara. Barcelona: Selecta-Catalònia, 1964 (premi Sant Jordi, 1963).
  • Ronda naval sota la boira. Barcelona: Selecta, 1966.
  • Aquí descansa Nevares. Madrid: Alfaguara, 1967
  • La ciutat cansada (inacabada). Barcelona: Edicions 62, 2008.
  • L'amor de Joan (inacabada). Barcelona: Revista Els Marges, 2008.
  • Sense anar tan lluny (inacabada). Bellaterra: Universitat Autònoma de Barcelona, 2009.
  • La marxa cap al mar (inacabada). Bellaterra: Universitat Autònoma de Barcelona, 2009.

Antzerkia

  • Taula rodona (inacabada) Argentona: Voliana, 2015. (El llibre inclou La joia de ser catalans, de Víctor Alexandre, que es fusiona amb l'obra de Calders)

Sari eta aipamenak

Viquipediatik itzulita

UrteaSariaSaritutako lana
1942Concepció Rabell SariaMemòries especials
1948Hizkuntz katalanaren Lore JokoakLa ratlla i el desig
1954Víctor Català SariaCròniques de la veritat oculta
1963Sant Jordi Saria. EleberriaL'ombra de l'atzavara
1969Serra d'Or Kritika Saria.IpuinakTots els contes
1979Lletra d'Or SariaInvasió subtil i altres contes
1979Serra d'Or Kritika Saria.IpuinakInvasió subtil i altres contes
1982Creu de Sant JordiTrajectòria literària
1982Serra d'Or Kritika Saria argitaratutako haur ilustraziorik hoberenariRaspall
1983Generalitat de Catalunya-ko Literatur SariakTot s'aprofita
1984Serra d'Or Kritika Saria. NarratibaTot s'aprofita
1986Lletres Catalanes Ohorezko SariaTrajectòria literària
1986Crexells SariaGaeli i l'home déu
1992Merezimendu Artistikoaren Bartzelona Hiria Urrezko DominaTrajectòria literària
1993Kazetariza Sari NazionalaSense carta de navegar Avui egunkarian argitaratua
1995Serra d'Or Kritika Saria. Kazetaritza

Erreferentziak

Kanpo estekak