Peter Martins

Peter Martins (Kopenhage, 1946) daniar ballet-dantzaria eta koreografoa da. Danimarkako Errege Balleteko dantzari gisa eman zion hasiera karrerari 1964an, eta, handik hiru urtera, 1967an, talde hartako dantzari nagusi izendatu zuten. Urte hartan dantzatu zuen lehen aldiz New York City Ballet taldearekin, George Balanchineren zuzendaritzapean. 1970ean, ballet hartako kide egin zuten, dantzari nagusi gisa, hain zuzen ere. Peter Martinsen azken lanetako koreografiak Balanchinek prestatu zituen gehienak, eta haren eraginez hasi zen Martins bera koreografia-lanak egiten. Bere lehenengo koreografia, Calcium Light Night, New Yorken estreinatu zen 1978an. 1981ean, New Yorkeko Ballet Konpainiaren ballet-maisu izendatu zuten. Hurrengo urtean, Balanchine hil baino hilabete lehenago, Martinsek eta Jerome Robbins koreofrago estatubatuarrak hartu zuten haren lekua, balleteko maisukide tituluarekin. Martinsek hurrengo denboraldian utzi zuen dantza, baina irakasle gisa jarraitu zuen lanean, 1989an Robbinsek erretiroa hartu zuenez gero. Aipagarriak ditu, besteak beste, Pianoko bi solorako kontzertua (1982) eta Shubertiad (1984).

Peter Martins

Bizitza
JaiotzaKopenhage1946ko urriaren 27a (77 urte)
Herrialdea Danimarka
BizilekuaManhattan
Familia
Ezkontidea(k)Lise la Cour (en) Itzuli
Darci Kistler (en) Itzuli  (1991 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa, ballet-irakaslea eta ballet dantzaria

IMDB: nm1019857 IBDB: 1300 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak