Peter Ustinov

Sir Peter Alexander Ustinov, ezagunagoa Peter Ustinov izenaz eta jaiotzez izenez Peter Alexander Baron von Ustinow (errusieraz: Сэр Пи́тер Алекса́ндр Усти́нов, 1921eko apirilaren 16, Londres2004ko martxoaren 28a, Genolier, Vaud kantonamendua, Suitza) ingeles aktore, idazle eta antzerkigile bat izan zen.

Peter Ustinov


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaCamden1921eko apirilaren 16a
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaBursins
HeriotzaGenolier2004ko martxoaren 28a (82 urte)
Hobiratze lekuaBursins
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaJona von Ustinov
AmaNadia Benois
Ezkontidea(k)Isolde Denham  (1940 -  1950)
Suzanne Cloutier  (1954 -  1971)
Hélène du Lau d'Allemans (en) Itzuli  (1972ko ekainaren 17a -
Seme-alabak
LeinuaHouse of Ustinov (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWestminster School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
gaztelania
italiera
alemana
errusiera
turkiera
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, idazlea, telebista aurkezlea, gidoilaria, antzerkigilea, zinema ekoizlea, autobiografialaria, komediantea eta telebista-aktorea
Tenis
 
Altuera180 zentimetro
Enplegatzailea(k)University of Dundee (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaClub of Budapest (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Royal Society of Arts (en) Itzuli
DiskoetxeaParlophone (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0001811 Allocine: 2658 Rottentomatoes: celebrity/peter_ustinov Allmovie: p114937 TCM: 196054 TV.com: people/peter-ustinov IBDB: 8131
Last fm: Peter+Ustinov Musicbrainz: d1d9b600-8b8e-4cec-932e-c119d2708191 Discogs: 506145 Allmusic: mn0000844536 Find a Grave: 8571055 Edit the value on Wikidata

Jarduera eta zaletasun anitzeko gizona izan zen, honek polimata edo berpizkundeko gizona izatearen ospea bereganatuarazi zion. UNICEF erakundearen enbaxadore berezia ere izan zen.

Bere antzezpen ezagunenetakoa 1951ko Quo vadis? filmeko Neron enperadorearena izan zen, bai eta 1992ko Lorenzo's Oil filman medikuaren papera antzeztuz.

Biografia

Peter Ustinov
Peter Ustinov Quo vadis? filman

Peter Ustinovek bere burua europar praktikantetzat definitu zuen inoiz, baina Munduko hiritartasunaren adibide garbia dela esan dezakegu[1].

Jatorri errusiar, alemaniar eta frantsesa zuen familia batean jaio zen. Peter Alexander von Ustinow Londresen jaio zen Swiss Cottagen 1921eko apirilaren 16an. Aita Jona izan zen (jaiotzez, Jonás Freiherr von Ustinow), ezizenez Klop (errusieraz: Клоп, "txintxe"), jatorri errusiar, armeniar, alemaniar, poloniar, judu eta etiopiarra zuen noblea. 1930eko hamarkadan, Jona prentsa buru izan zen Londresko alemaniar enbaxadan. 1935ean, Adolf Hitler Alemaniako bururuzagi nagusia zenean, Jona von Ustinov MI5 britainiar inteligentzia zerbitzurako hasi zen lanean eta britainiar hiritartasuna lortu zuen, gerran parte hartzeari ekidinez.

Ustinoven ama, berriz, Nadezhda Leontievna Benois izan zen, Nadia, errusiar, frantses, italiar eta alemaniar jatorriko margolaria. Alde honetako arbasoa izan zen Jules-César Benois, Iraultza Frantsesaren garaian, Frantziatik alde egin eta San Petersburgora joan zena, Paulo I.a tsarraren chef izan zelarik.

Westminster Schoolen ikasi zuen eta London Theatre Studion egin zuen formakuntza dramatikoa, bi urte geroago, eszenategi biritainiarretan hasi zelarik.

1939an, Angela Lansburyren ahizpaordea zen Isolde Benhamekin ezkondu zen. 1950ean, banandu ziren, baina Tamara Ustinov aktorea bikotearen alaba da.

II. Mundu Gerran, erizain izan zen. Nagusiek talentu falta egotzi zioten eta karrera militarra egiteko gaitasun exkasa ikusi zioten. Bakea iritsi zenean, ez zuen bide hura jarraitu,

Lehenengotako lanetako bat bere lagun Charles David Leyek inglesera itzuli zuen Federico García Lorcaren antzezpen bat izan zen.

1940an, zineman hasi zuen ibilbidea aktoreak eta Quo vadis? (1951) eta Spartacus (1960) filmetan nabarmendu zen, lehen Oscarra jaso zuelarik. Aipagarriak dira, era berean, Michael Curtizen Beat the Devil (1953), Ez gara aingeru (1955) eta The Egyptian (1954), Max Ophülsen Lola Montez (1955), Jules Dassinen Topkapi (1964) (bigarren Oscarra lortu zuen hemen) edo Franco Zeffirelliren Jesus of Nazareth (1977).

1957an ekoizpen espainiar batean ere hartu zuen parte: Ladislao Vajdaren Un ángel pasó por Brooklyn, Pablito Calvo haur prodijioaren trebezia agertzeko egindako filmean.

Bere emanaldiek harrera ona izan zuten jendaurreakoaren artean pertsonaia gogaikarri, balakari, koldar baina, aldi berean, burutsu eta dibertigarriak antzeztean, non dramari umorezko ikutu berezi bat ematen zion, esate baterako Hercule Poirot detektibea Agatha Christieren eleberrien hainbat moldaketa zinematografikoetan.

Zuzendari ere izan zen aktore izan zen hainbat filmetan eta gidoilari ere bai. Umore kosmopolita eta fina zuten antzezlanak ere idatzi zituen, The Love of Four Colonels (Lau koronelen amodioak, 1951), Romanoff and Juliet (1956), The Unknown Soldier and His Wife (1967), Krumnagel (1971), eta bere oroitzapen-txostenak, Dear Me izenekoa (1977).

Opera zuzendari aparta izan zen, Mozarten Die Zauberflöte (Xirula Majikoa) adibide.

2002an, Ustinov UNICEFen misio baten nazio, kultura eta erlijioen arteko mundu baketsu baten mezua sustatzen zuen United Buddy Bearseko elkarte bat bisitatzeko iritsi zen Berlinera eta 140 inguruk osatzen duten herrialdeen elkarte honetan Iraken ordezkaritza ziurtatzea hartu zuen xede. 2003an, United Buddy Bearsen bigarren erakusketa ireki eta babestu zuen Berlinen.

Bizitzaren azken urteetan, hitzaldietara (conférencier) dedikatu zen eta talkshowetako ohiko gonbidatua izan zen. Politikan ere zaletua, XX. mendeko eta XXI. mende hasierako eragin handiena izan zuten artistetako bat eta aurreiritzi ugariren borrokalari segurua izan zen.

Suitzako mendietan hil zen, 83 urte betetzeko 18 egun besterik ez zitzaizkionen falta.

Filmografia

Aktore lana

  • Hullo Fame (1940) (dokumentala)
  • Mein Kampf — My Crimes (1940) (dokumentala)
  • One of Our Aircraft Is Missing (1942)
  • Let the People Sing (1942)
  • The Goose Steps Out (1942)
  • The New Lot (1943)
  • The Way Ahead (1944)
  • The True Glory (1945) (dokumentala)
  • School for Secrets (1946) (zuzendaria eta gidoigilea)
  • Carnival (1946) (gidoigilea)
  • Vice Versa (zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea)
  • Private Angelo (1949)
  • Odette (1950)
  • Hotel Sahara (1951)
  • The Magic Box (1951)
  • Quo Vadis (1951)
  • The King and the Mockingbird (1952) (ahotsa)
  • Pleasure (1952) (narratzailea)
  • The Egyptian (1954)
  • Beau Brummell (1954)
  • We're No Angels (1955)
  • Lola Montès (1955)
  • The Wanderers (1956)
  • The Spies (1957)
  • An Angel Passed Over Brooklyn (1957)
  • Spartacus (1960)
  • The Sundowners (1960)
  • Romanoff and Juliet (1961) (zuzendaria)
  • Billy Budd (1962)
  • Alleman (1963) (documental) (narratzailea)
  • Women of the World (1963) (dokumentala) (narratzailea)
  • Topkapi (1964)
  • The Peaches (1964) (narratzailea)
  • John Goldfarb, Please Come Home (1965)
  • Lady L (1965)
  • The Comedians (1967)
  • The Comedians in Africa (1967)
  • Blackbeard's Ghost (1968)
  • Hot Millions (1968)
  • Viva Max! (1969)
  • The Festival Game (1970) (dokumentala)
  • Hammersmith Is Out (1972)
  • Robin Hood (1973, marrazki bizidunak) (ahotsa)
  • One of Our Dinosaurs is Missing (1975)
  • Logan's Run (1976)
  • Treasure of Matecumbe (1976)
  • The Muppet Show (1976)
  • The Purple Taxi (1977)
  • The Last Remake of Beau Geste (1977)
  • Jesus of Nazareth (1977) (Herodes)
  • The Mouse and His Child (1977)
  • Double Murder (1977)
  • Death on the Nile (1978)
  • Thief of Baghdad (Kalifa)
  • Winds of Change (1979) (narratzailea)
  • Tarka the Otter (1979) (narratzailea)
  • Morte no Tejo (1979) (dokumentala)
  • My Friend as the Alien (1999) (voz)
  • Ashanti (1979)
  • We'll Grow Thin Together (1979)
  • Charlie Chan and the Curse of the Dragon Queen (1981)
  • The Great Muppet Caper (1981) (cameo)
  • Grendel Grendel Grendel (1981) (voz)
  • Evil Under the Sun (1982)
  • Memed, My Hawk (1984)
  • Thirteen at Dinner (1985)
  • Dead Man's Folly (1986)
  • Peter Ustinov's Russia (1986, dokumentala)
  • Murder in Three Acts (1986)
  • Appointment with Death (1988)
  • Peep and the Big Wide World (1988) (narratzailea)
  • La Révolution française (1989)
  • Granpa (animazioa) (1989) (ahotsa)
  • Around the World in 80 Days (1989)
  • There Was a Castle with Forty Dogs (1990)
  • Lorenzo's Oil (1992)
  • The Phoenix and the Magic Carpet (1995)
  • The Old Curiosity Shop (1995)
  • Paths of the Gods (1995) (dokumentala)
  • Stiff Upper Lips (1998)
  • The Bachelor (1999)
  • Alice in Wonderland (1999)
  • Animal Farm (1999) (ahotsa)
  • My Khmer Heart (2000) (dokumentala)
  • Majestät brauchen Sonne (2000) (dokumentala)
  • Stanley Kubrick: A Life in Pictures (2001) (dokumentala)
  • The Will to Resist (2002)
  • Luther (2003)
  • Winter Solstice (2003)
  • Siberia: Railroad Through the Wilderness (2004) (narratzailea)
  • Wings of the Red Star (narratzailea)

Zuzendari

  • La fragata infernal (1963)
  • Lady L (1965)

Liburuak

  • Abelard and Heloise
  • Add a Dash of Pity and Other Short Stories
  • Beethoven's Tenth
  • Brewer's Theatre (with Isaacs, et al.)
  • The Comedy Collection
  • Dear Me
  • Disinformer: Two Novellas
  • Frontiers of the Sea
  • Generation at Jeopardy: Children in Central and Eastern Europe and the Former Soviet Union (with the United Nations Children's Fund)
  • God and the State Railways
  • Half Way Up the Tree
  • The Indifferent Shepherd
  • James Thurber with Thurber
  • Klop and the Ustinov Family (with Nadia B. Ustinov)
  • Krumnagel
  • The Laughter Omnibus
  • Life is an Operetta: And Other Short Stories
  • Loser
  • The Love of Four Colonels
  • The Methuen Book of Theatre Verse (with Jonathan and Moira Field)
  • Monsieur Rene
  • My Russia
  • The Moment of Truth
  • Niven's Hollywood with Tom Hutchinson
  • The Old Man and Mr. Smith: A Fable[2]
  • Photo Finish
  • Quotable Ustinov
  • Romanoff and Juliet
  • Still at Large
  • The 13 Clocks with James Thurber
  • The Unicorn in the Garden and Other Fables for Our Time (with James Thurber)
  • The Unknown Soldier and His Wife
  • Ustinov at Eighty
  • Ustinov at Large
  • Ustinov in Russia
  • Ustinov Still at Large

Sariak

Oscar

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1968Gidoi orijinal hoberenaUn cerebro millonarioIzendatua
1964Reparto aktore hoberena'TopkapiIrabazlea
1960Reparto aktore hoberenaSpartacusIrabazlea
1951Reparto aktore hoberenaQuo VadisIzendapena

Urrezko globoak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1964Erreparto aktore hoberenaTopkapiIzendatua
1960Erreparto aktore hoberenaSpartacusIzendatua
1952Erreparto aktore hoberenaQuo VadisIrabazlea

BAFTA sariak

UrteaKategoriaFilmaEmaitza
1978Muerte en el NiloIzendatua

Erreferentziak

Kanpo estekak