Pil-pilean

'

Pil-pilean
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
plaentxia.eus…
AldizkariaPil-Pilean
Sortze urtea1996
MotaInformazio orokorra
Saltzen den lurraldeaSoraluze eta kanpoko harpidedunak
Editatzen den hiriaSoraluze
HizkuntzaEuskara
MaiztasunaHamabostero
ArgitaratzeaOstiral arratsaldez
ArgitaletxeaPil-Pilean Euskara eta Kultura elkartea
InprimategiaGertu Koop
Ekoizpena1920 ale
ZuzendariaAriane Unamuno
Kontakturako bideaaldizkaria@pilpilean.com
ISSN1576-4060

Pil-pilean' Soraluzeko (Gipuzkoa) aldizkaria da, euskaraz egindakoa. Pil-Pilean euskara elkartea arduratzen da aldizkariaz. Hamabost egunero argitaratzen da eta herriko albisteak kontatzen ditu. Gainera:

  • Herritarren irritzia azaltzen da: inkesten bidez, elkarrizketen bidez, herritarrek bidaltzen dituzten gutunen bidez...
  • Urtebetetzeak: norbaitek norbaiti eskeinitako zorion agurrak dira.
  • Jaiotakoak eta hildakoak
  • Lehiaketa: herriaren historiari buruzko galderak azaltzen dira.

Pil-pileanen diru sarrerak, dituen 300etik gorako bazkideen kuotak, Udalaren eta Aldundiaren dirulaguntzak eta Soraluzeko enpresen publizitatearen bidez lortutakoak dira.

Historia

Pil-pilean aldizkaria 1996. urteko bukaera aldera sortu zen herrian euskara sustatzeko asmoz, Soraluzeko euskara (bizkaiera). Urteen poderioz, aldizkaria hileroko bihurtu zen. Gero, 2002. urtean, hileroko izatetik hamabosteroko izatera bilakatu zen. Hamabosterokoaz aparte, Pil-pilean bereziak argitaratzen dira jaiak direla eta, inauteriak direla eta edo bestelako garrantzizko zerbait dela eta. Gainera, hilean behin, ikastolako umeek eginiko, Ugaraxo, saila aurki daiteke.

1996 - 2006

2006 urtean Pil-pileanek 10 urte bete ditu "euskaraz eiñ eta eiñ eraiñ" lemapean ospatuz. Urteurrena ospatzeko, herrian hainbat kultur ekintza egin ditu Pil-pilean euskara elkarteak.

Kanpo estekak


Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.