Pistako txirrindularitza

Pistako txirrindularitza belodromoan burutzen den txirrindularitza proba da. Galga gabeko eta garapen finkoko bizikleta erabiltzen da. 250 metro inguruko belodromoan itzuliak ematen dira. Euskal Herrian Belodromoak Anoeta, Berriz, Zalla, Trapaga eta Tafallan daude. Anoetako belodromoak 285,7 m neurtzen du, Besteak 250 metrokoak dira.

Pistako Txirrindularitza

Probak

Hainbat modalitate desberdin daude:

  • Abiadura proba: proban 3 itzuli egiten dira abiadura hartzeko, baina azkeneko 200 metroen denbora soilik neurtzen da.
    Kévin Sireau Abiadura probako espezialista
  • Taldekako abiadura Proba:Gizonezkoetan talde bereko 3 txirrindulari batera ateratzen dira eta lehen txirrindulariak lehen bira bukatzen duenean bere atzetik datozen beste biei pasatzen uzten die eta honela azkeneko itzulia txirrindulari bakarrak bukatzen du. Emakumezkoetan aldiz 2 txirrindulari ateratzen dira eta gauza bera eginez bi itzuli egin behar dituzte.
  • Kilometroa: Geldirik hasten den txirrindulari batek kilometro bat egin behar du erlojuaren aurka. Emakumezkoetan aldiz, 500m egiten dituzte proba honetan.
  • Jazarpena (4 km): Geldirik dagoen txirrindulari batek lau kilometro egin behar ditu erlojuaren aurka.
Jazarpen proba
  • Taldekako Jazarpena (4 km): Jazarpenaren oso antzekoa da baina lau taldekidek parte hartzen dute.
  • Keirin: 6 txirrindulari inguruk parte hartzen dute. Guztira zazpi itzuli egin behar dira, baina lehen bost itzulietan motor bat jartzen da aurrean erritmoa ezarriz (50 km/h inguru) eta azken bi itzulietan kendu egiten da, txirrindulariei bidea utziz
  • Skratx: itzuli kopuru jakin bat egin behar da eta proba amaierako esprint bakarrean erabakitzen da sailkapena.
  • Puntuazioa: Aurrez erabakitako itzuli batzuetan lehenengoek puntuazioa jasotzen dute. Proba amaierako emaitza bakoitzak jasotako puntuazioaren baitan dago.
  • Kanporaketa edo eliminazioa: tarteko esprint bakoitzean Helmuga Lerroa igarotzen azkena kanporatua izaten da. Kanporatua izateko atzeko gurpila izaten da kontuan.
  • Daniarra: Tarteko esprint bakoitzean, helmugako marra zeharkatzen duen lehen txirrindulariak lasterketa amaitu egiten du. Lehen esprinta irabazten duen txirrindulariak irabaziko du proba; bigarren esprinta irabazten duenak bigarren egingo du, eta horrela, hurrenez hurren. Azken esprintean lortzen duten postuaren arabera sailkatuko dira gainerako txirrindulariak.
  • Japoniarra: Puntuazioaren antzekoa da baina proba honetan lehenengoei puntuak itzuli guztietan ematen zaizkie.
Madison Proba
  • Madison edo Amerikarra: Bi txirrindulariko taldeak izaten dira, eta tarteko esprinten bidez jokatzen da. Talde bereko txirrindulariek zenbaki bera izaten dute bizkarrean (kolore desberdinekoa), eta maillot (edo jantzi) berdina. Talde bakoitzak ematen dituen itzuli osoak hartzen dira aintzat sailkapena egiteko. Itzuli kopuru bera ematen duten taldeen kasuan, lortutako puntuak hartuko dira kontuan sailkapena egiteko. Itzulietara eta puntuetara berdinduta baldin badaude, azken esprintean aurretik geratu den taldearen alde erabakiko da berdinketa.

Euskal Herriko talde garrantzitsuenak

Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenak

Euskadiko Txapelketa

  • Euskadiko Sei Orduak (2009ra arte)
  • Probintzietako txapelketak (adibidez: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Gipuzkoakoa...)
  • Neguko Saria (Anoetan)
  • Bizkaiako challengea (Trapaga,Zalla, Berriz)
  • Pistako Goal Saria (Tafallan)

Munduko Errekorrak

Gizonezkoak

ProbadenboraTxirrindulariaDataTokia
200 m hasiera martxan9"572KEVIN SIREAU 30.05.2009MOSCOW
500 m martxan24"758CHRIS HOY 13.05.2007LA PAZ
750m Taldeka42"950CHRIS HOY, JASON KENNY, JAMIE STAFF 15.08.2008BEIJING
1 km58"875ARNAUD TOURNANT 10.10.2001LA PAZ
4 km4'10"534JACK BOBRIDGE 02.02.2011SYDNEY
4 km Taldeka3'53'314ED CLANCY, PAUL MANNING, GERAINT THOMAS, BRADLEY WIGGINS 18.08.2008BEIJING

Emakumezkoak

ProbadenboraTxirrindulariaDataTokia
200 m hasiera martxan10"793SIMONA KRUPECKAITE 29.05.2010MOSCOW
500m hasiera martxan29"481OLGA STRELTSOVA 29.05.2011MOSCOW
500m taldeka32"923KAARLE MCCULLOCH, ANNA MEARES 23.03.2010COPENHAGEN
500 m33"296SIMONA KRUPECKAITE 25.03.2009PRUSZKÓW
3 km3'22"269SARAH HAMMER 11.05.2010AGUASCALIENTES
3 km taldeka3'19"569SARAH HAMMER, LAUREN TAMAYO, DOTSIE BAUSCH 12.05.2010AGUASCALIENTES

kanpo loturak

Kanpo estekak