Plural

Plurala[1] (pl.[2] laburtua) gramatika-kategoria da, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati baino gehiagori dagokiola adierazten duena.[3] Hizkuntza askotan plurala mota bereko bi entitate edo gehiagori buruz hitz egiten denean erabiltzen da (singularra vs. plurala), beste hizkuntza batzuetan plurala mota bereko lauzpabost entitate baino gehiago daudenean baino ez da erabiltzen, eta entitate gutxien dituzten kasuak zenbaki dual, trial, eta abarrek estaltzen dituzte. Hizkuntza guztiek bereizten dute plurala izenordainetan, nahiz eta hizkuntza askotan plurala ez den nahitaezkoa izenetan.[4] Era berean, munduko hizkuntza malgu askotan, pluralak marka espezifikoak ditu aditz-jokoetan.

Erreferentziak

Kanpo estekak


Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.