Poitiersko gudua (1356)

Poitiersko gudua Ehun Urteko Gerrako gudua izan zen. Gudua 1356ko irailaren 19an egin zuten Poitierstik gertu. 1346ko Crécyko gudua eta 1415eko Agincourteko guduarekin batera, hiru ingeles garaipen nagusietatik bigarrena izan zen.

Poitiersko gudua
Ehun Urteko Gerra
Guduari buruzko miniatura.
Data1356ko irailaren 19a
LekuaPoitiers
Koordenatuak46°32′N 0°23′E / 46.54°N 0.39°E / 46.54; 0.39
EmaitzaIngelesen garaipena
Gudulariak
Ingalaterrako Erresuma
Gaskoinia
 Frantzia
Buruzagiak
Eduardo Printze BeltzaJoan II.a Frantziakoa
Karlos dofina
Filipe Orléansekoa
Indarra
2.000 arkulari
1.000 infante gaskoi
3.000 soldadu[1]
8.000 soldadu
3.000 infante[1]
Galerak
Gutxi, ehundaka batzuk2.500 hildako edo erori[2]
2.000 preso[2]
Artikulu hau 1356ko guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Poitiersko gudua».

Ingeles armada Eduardo Printze Beltzak zuzendutako 7.000 lagunek osaturik zegoen eta Joan II.a erregeak zuzendutako 15.000 laguneko frantziar armada izan zuen arerioa. Ingelesek frantziarren zaldiak hil zituzten bere zaldunak oztopatzeko. Inguratze-mugimendua egin eta, frantziarrek ihes egitea saiatu arren, frantziar erregea preso hartu zuten.

Erregearen galerak krisi larria ekarri zuen Frantzian. Horren ondorioz, 1360. urtean frantziarrek Bretignyko hitzarmena sinatu behar izan zuten lurraldeen truke erregea askatzeko.

Erreferentziak


Kanpo estekak


Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.