Pontoi-zubi

Pontoi-zubi batek –zubi flotagarri ere ezagunak– flotagailuak edo sakonera-gutxiko itsasontziakpontoiak– erabiltzen ditu oinezkoen eta ibilgailuen etengabeko zeharkatzean laguntzeko. Pontoi-zubiaren euskarrien flotagarritasunak, bestalde, eraman dezaketen gehienezko karga mugatzen du.

AEBetako Armadak Rhin ibaiean egindako pontoi-zubi bat gurutzatzen, 1945eko martxoan.[1]

Pontoi-zubi gehienak behin-behinekoak dira, gehienak gerra-garaian eta larrialdi zibiletan erabiltzen direlarik. Bestalde, erabilera zibileko pontoi-zubi iraunkorrak daude, auto-trafikoari ibai edo aintzira baten barrena gurutzatzea ahalbidetu eta, aldi berean, ontzi edo itsasontziak igarotzen uzten dutenak. Hala, zubi flotatzaile iraunkorrak baliagarriak izan ohi dira ekonomikoki bideragarritzat jotzen ez denean zubi esekitzea; aitzitik, horrelako zubiek altxatuta dagoen edo altxatu edo kendu daitekeen atal bat behar dezakete, ur bidezko trafikoa ahalbidetzeko.

Pontoi-zubiak antzinatik erabiliak izan dira, eta historian zehar hainbat gudutan abantaila handiz baliatu dira; hala nola, Gariglianoko guduan Oudenardeko guduan, Rhin ibaiaren gurutzatze-momentuan Bigarren Mundu Gerran eta Iran-Irak Gerra-garaiko Egunsentia 8 Operazioan.

Erreferentziak

Kanpo estekak