Populus Baskonia monumentua

Populus Baskonia monumentua (Baskoniako jendea) Orreagako gudua oroitzeko Luzaiden, Nafarroa Garaian altxatu duten eskultura da. Multzoa Patxi Aldunate artistak egin zuen Orreaga fundazioak horrela eskatuta. Errolanen heriotzaren oroimenezko monumentu bat zegoen Ibañetan, baina baskoien erreferentziarik ez inguruetan eta monumentu honek zorra hori kitatzeko asmatu zuten. Eskultura herrian 2022ko irailean paratu bazen ere, inaugurazioa 2023ko abuztuan egin zen.[1]

Patxi Aldunateren Populus Vasconia eskultura

Ezaugarriak

Eskultura altzairuz egindako xafla bat da; sei metro garai da, eta bi zentimetro zabal. Nahita bilatu zuen bolumenik ez izatea: «Bataila hori irudikatzen nuen zuhaitzen artean, itzalak balira bezala. Horregatik da laua eskultura. Karlomagnoren armadak itzalak besterik ez zituela ikusiko uste dut». Hiru pieza ditu eskulturak: «Lehenbizikoak, bailarako jendea irudikatzen du; bigarrenak, inguruko jendea; eta hirugarrenak, Euskal Herriko jendea». Albo batean inskripzio bat ageri da, Eginhardo Karlomagnoren kronikagileak Vita Karoli Magni-n (Karlomagnoren bizitza) idatzitako esaldi bat: "Vascones in summit montis vertice surgentes" (Baskoiak mendien goialdetik irteten). Ongi begiratuz gero, erdian aurpegi bat ikusi daiteke zizelkaturik. Haur baten aurpegia da, buruan gandorra duela. «Oso inportantea da. Erreparazioa lortu dugu gure antzinako arbasoentzat», adierazi du Koldo Amatria Orreaga fundazioko presidenteak.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak