Portu natural

Portu edo kai naturala edo babestua erliebe mota bat da, zeinean itsasontzi bat babestu daitekeen eta ainguratze-maniobrak egiteko moduko sakonera duen. Portu hauetako asko itsasadarrak dira. Urte askotan zehar portu naturalak oso garrantzitsuak izan dira itsas eta ekonomia-estrategietarako eta munduko hiri garrantzitsuenetariko askok portuak dituzte bere baitan, garapen modernoekin egokitu izan direnak. Portu babestu bat edukitzeak, kai-muturra eraikitzeko beharrizana kentzen du, portu barruan olatu lasaiak eragiten ditu.

Sydneyko kai nafuralaren aireko bista.

Adibideak

Portu natural babestu garramtzitsu batzuk, munduan zeharrekoak

  • Bali itsasartea, Indonesia
  • Balikpapan itsasartea, ekialdeko Kalimantan, Indonesia
  • Boston Harbor, Massachusetts, AEB
  • Burrard Inlet, Vancouver, Kanada
  • Caladh Harbour, Eskozia,.
  • Cork, Irlanda
  • Halifax portua, Eskozia Berria, Kanada
  • Killybegs, Donegal, Irlanda
  • Kingston Harbour, Jamaika
  • Marsamxett, Malta
  • Pago Pago, Amerikar Samoa
  • Pearl Harbor, Hawaii, Estatu batuak
  • Poole, Ingalaterra
  • Sydneyko portua, Australia
  • Tanjung Perak, Surabaya, Indonesia
  • Tobruk, Libia
  • Scapa Flow, Eskozia
  • Sept-Îles, Quebec, Kanada
  • Tampa Bay, Florida, Estatu batuak
  • Trincomalee, Sri Lanka
  • Victoria Harbour, Hong Kong
  • Visakhapatnam, India

Erreferentziak

Kanpo estekak