Postojna

Postojna (pɔˈstoːi̯na ahoskatua, alemanez: Adelsberg, italieraz: Postumia), Esloveniako hiria da, Karniola Beherea-Kostaldea eskualdeko hiri handiena. 2012ko erroldaren arabera 9.189 biztanle ditu. Herritik lau kilometrotara dagoen Postojnako leizea Esloveniako turismogune garrantzitsuenetakoa da.

Postojna
Postojna
Postojna
hiria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaKarniola Beherea-Kostaldea
AlkateaBoris Popovič
Izen ofizialaPostojna
Jatorrizko izenaPostojna
Posta kodea6230
Geografia
Koordenatuak45°46′28″N 14°12′55″E / 45.77435°N 14.21528°E / 45.77435; 14.21528
Map
Azalera33,3 km²
Altuera556
Demografia
Biztanleria9.605 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
alt_left 4.774 (%49,7) (%50,3) 4.831 alt_right
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia05
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
MatrikulaPO
http://www.postojna.si www.postojna.si

Geografia

Esloveniaren hego-mendebaldean kokaturik dago Karst lurraldearen erdian eta Karniola Beherea lurralde tradizionaleko hiriburua da. Pivka ibaiak zeharkatzen du.

Dinariar Alpeetako 30 kilometrotako pasabide estu batean kokaturik dago, pasabide horri Postojnako atea esaten zaio. Pasabide hori 606 metrotako altueran dago eta bi isurialde banatzen ditu, mendebaldean Adriatikoa eta ekialdean Panoniako ordokia eta ondorioz Itsaso Beltzeko isurialdea.

Historia

Paleolito garaitik populatuak izan ziren Postajnaren inguruko leizeak.

Idatzizko lehenengo aipamena XIII mendeko agiri batean dago. 1432ko beste agiri batean barrutia dela aipatzen da baina ez zen herri bihurtu 1909 arte. Erdi Aroaren bukaeran Karniola dukerriaren parte izan zen, Habsburgotarren inperioan zegoen beraz.

1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Italiaren esku gelditu zen eta Postumia izena hartu zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Jugoslaviak eskuratu zuen eta hasieran Triesteko probintzian sartua izan zen baina 1954an probintzia hori desagertu eta Esloveniako Errepublika Sozialistaren parte bihurtu zen.

Ondasun nabarmenak

Postojna nazioartean ezagun egin duena bere leizea izan da. Postojnako leizeak 20.570 metrotako luzera du eta Pivka ibaiak sortu du. Esloveniako turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Honi lotuta beste leize bat ere badago, Planina leizea.

Postojnatik gertu Predjamako gaztelua dago, haitzulo baten sarreran kokaturiko eraikin ikusgarria.

Iruditegia

Kanpo estekak