United Rugby Championship

Pro 12 Liga» orritik birbideratua)
Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic League».

United Rugby Championship Irlanda, Eskozia, Gales, Italia eta 2017-18 denboralditik aurrera Hegoafrikako errugbi taldeek urtero jokatzen duten liga da. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

United Rugby Championship
Sorrera2001 (Pro 12 Liga)
2017 (Pro 14 Liga)
2021 (United Rugby Championship)
Eremua Irlanda (4 talde)
 Eskozia (2 talde)
 Gales (4 talde)
 Italia (2 talde)
 Hegoafrika (4 talde)
Taldeak16
Maila1
Garaipen gehien Leinster (8)
Txapelduna Munster (2022-23)
Webguneawww.pro14rugby.com
2010ko finala, Ospreys eta Leinsterren artean.
Connacht eta Munsterren arteko partida.
Glasgow Warriors eta Ulster Rugbyren arteko partida.
Llanelli Scarlets eta Benetton Trevisoren arteko partida.
Edinburgh eta Cardiff Bluesen arteko partida.

Izenak

2001ean sortu zen eta gaur egun 16 taldek osatzen dute. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta beranduago Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna izateagatik eat 14 taldek parte hartzen zutelako. 2021-22 denboraldian Super Rugby ligako talde hegoafrikarrak sartu ziren eta dagoeneko 16 talde daude liga honetan.

Ezaugarriak

Denboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da. United Rugby Championshipeko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) United Rugby Championship europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.

Lehiaketa sistema (2001-2017)

Ligak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.

Lehiaketa sistema (2017-2021)

2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu ziren ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri zuen. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu ziren, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartu ziren.

Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailkatzen zen zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen ziren.

Lehiaketa sistema (2021-etik aurrera)

Lau taldetako multzoak eratu ziren eskualdearen arabera, Irlandako liga, Eskozia-Italiako liga, Galesko liga eta Hegoafrikako liga. Seina partida jokatu ondoren beste 12 jokatzen dituzte gainerako ligetako taldeen aurka. Liga taulako zortzi aurrenekoek titulurako play-offak jokatuko dituzte.

Laburpena

UrteakIzenaTalde kopuruaHerrialdeak
2001-
2010
Zeltiar Ligaaldakorra  Eskozia,  Gales,
 Irlanda
2010-
2017
Pro 12 Liga12  Eskozia,  Gales,
 Irlanda,  Italia
2017-
2021
Pro 14 Liga14  Eskozia,  Gales,  Hegoafrika,
 Irlanda,  Italia
2021-United Rugby Championship16  Eskozia,  Gales,  Hegoafrika,
 Irlanda,  Italia

Komunikabideen jarraipena

Magners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.

Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.

Taldeak

Eskualdekako taldeak eratu dira. Lau talde irlandar, lau galestar, bi eskoziar, bi italiar eta bi hegoafrikar dira parte hartzaileak:

TaldeaErrugbi zelaia (edukiera)Hiria
Benetton Rugby TrevisoStadio Comunale di Monigo (6.700)Treviso
BullsLoftus Versfeld Stadium (51.762)Pretoria
Cardiff BluesCardiff City Stadium (26.828) eta Millennium Stadium (74.500)Cardiff
Connacht RugbyGalway Sportsgrounds (7.000)Galway
Edinburgh RugbyMurrayfield Stadium (67.800)Edinburgh
Glasgow WarriorsScotstoun (10.887)Glasgow
Leinster RugbyRDS Arena (18.500) eta Donnybrook (12.500)Dublin
LionsEllis Park Stadium (62.567)Johannesburgo
ScarletsParc y Scarlets (14.870) eta Racecourse Ground (15.500)Llanelli
Munster RugbyThomond Park (26.000) eta Musgrave Park (8.300)Limerick eta Cork
Newport Gwent DragonsRodney Parade (12.000)Newport
Ospreys RugbyLiberty Stadium (20.500)Swansea
SharksKings Park Stadium (52.000)Durban
StormersLurmutur Hiria estadioa (55.000)Lurmutur Hiria
Ulster RugbyRavenhill Stadium (12.800)Belfast
Zebre RugbyStadio Sergio Lanfranchi (5.000)Parma

Podiuma

 
Leinster
8 Liga
 
Ospreys
4 Liga
 
Munster
4 Liga

Palmaresa

DenboraldiaTaldeakTxapeldunaEmaitzaTxapeldunordeaJokalari onena
2001-0215 Leinster24-20 Munster
2002-0316 Munster37-17 Neath
2003–0412 Llanelli Scarletsliga Ulster
2004–0511 Ospreysliga Munster
2005–0611 Ulsterliga Leinster
2006–0711 Ospreysliga Cardiff Blues
2007–0810 Leinsterliga Cardiff Blues
2008–0910 Munsterliga Edinburgh
2009-1010 Ospreys17-12 Leinster Tommy Bowe (Ospreys)
2010-1112 Munster19-9 Leinster Ruan Pienaar (Ulster)
2011-1212 Ospreys31-30 Leinster Tim Visser (Edinburgh)
2012-1312 Leinster24-18 Ulster Nick Williams (Ulster)
2013-1412 Leinster34-12 Glasgow Warriors Dan Biggar (Ospreys)
2014-1512 Glasgow Warriors31-13 Munster Rhys Webb (Ospreys)
2015-1612 Connacht20-10 Leinster Bundee Aki (Connacht)
2016-1712 Llanelli Scarlets46-22 Munster Charles Piutau (Ulster)
2017-1814 Leinster40-32 Llanelli Scarlets Tadhg Beirne (Scarlets)
2018-1914 Leinster18-15 Glasgow Warriors Viliame Mata (Edinburgh)
2019-20¹14 Leinster27-5 Ulster Duhan van der Merwe (Edinburgh)
2020-21²12 Leinster16-6 Munster Marcell Coetzee (Ulster)
2021-2216 Stormers18-13 Bulls Evan Roos (Stormers)
2022-2316 Munster19-14 Stormers Dan Sheehan (Leindter)

Garaipenak

Taldeka

TaldeaTxapeldunaFinalistaGaraipen urteak
Leinster852002, 2008, 2013, 2014, 2018, 2019, 2020, 2021
Munster452003, 2009, 2011, 2023
Ospreys402005, 2007, 2010, 2012
Llanelli Scarlets212004, 2017
Ulster132006
Glasgow Warriors122015
Stormers112022
Connacht102016
Cardiff Blues02
Neath01
Edinburgh01
Bulls01

Herrialdeka

HerrialdeaGaraipenakFinalistakTalde txapeldunak (kopurua)
Irlanda1414Leinster (8), Munster (4), Connacht (1), Ulster (1)
 Gales64Ospreys (4), Scarlets (2)
 Eskozia13Glasgow Warriors (1)
 Hegoafrika11Stormers (1)
 Italia00

Zeltiar Kopa

Bi urtetan Zeltiar Kopa ere jokatu zen.

DenboraldiaTaldeakTxapeldunaTxapeldunordea
2003–0412 Ulster Edinburgh
2004–058 Munster Llanelli Scarlets

Ikus, gainera

Kanpo estekak