Prusiako Dukerria

Prusiako Dukerria (alemanez: Herzogtum Preußen, polonieraz: Księstwo Pruskie) ekialdeko Prusian sortutako dukerria izan zen, Ordena Teutonikoaren Estatua ordezkatu zuena. 1701ean, dukerria Prusiako Erresuma bihurtu zen. Hiriburua Königsberg izan zuen.

Prusiako Dukerria
Herzogtum Preußen
1525 – 1701
Monarkia feudala
Prusiako Dukerriko bandera

Prusiako Dukerriko armarria

Dukerria (horiz)
Geografia
HiriburuaKönigsberg
Kultura
Hizkuntza(k)Behe-alemana
Historia
Aurrekoa
Ordena Teutonikoaren Estatua
Ondorengoa
Prusiako Erresuma

Alemandun biztanleria zuen lehen dukerri protestantea (luteranoa) izan zen, gutxiengo poloniar eta lituaniarrak ere bazituena.[1]

Historia

1525ean, Erreforma protestantearen garaian, Zaldun Teutonikoen Maisu Handiak, Albertok, ordenaren lurralde prusiarra sekularizatu zuen eta Alberto Prusiako duke bihurtu zen. Bere dukerria, hiriburua Königsbergen zuena (polonieraz: Królewiec), Poloniako Erresumako Koroaren feudo bezala ezarri zuen. 1618an Hohenzollern etxeko Brandenburgoko printze-hautesleek heredatu zuten eta batasun pertsonal bat- Brandeburgo-Prusia izenekoa- sortu zuten. Frederiko Gilenek Brandenburgoko prizent-hautesleak lurraldearen gaineko erabateko subiranotasuna lortu zuen 1657ko Wehlauko Itunari esker, gero, 1660ko Olivako Itunean berretsia izan zena. 1701ean Prusiako dukerria Erresumaren mailara igo zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak