Rösti

Rösti edo rööschti, Suitzako patata osagai nagusia duen plater herrikoi bat da. Bernako kantonamenduan nekazarien usadiozko gosaritzat jotzen da, nahiz eta jatorria Züricheko kantonamenduan legokeen, gaur egun Suitza osoan zerbitzatzen da. Horregatik, suitzar askok plater nazionaltzat dute.

Rösti
Sukaldeko hornigai, patata platera eta pancake (en) Itzuli
Osagaiakpatata
Historia
JatorriaSuitza
Antzekoakhash brown (en) Itzuli

Jatorriz txerri-gantzetan frijitzen zen, baina gerora oliba olioa erabiltzen hasi da. Gaur egun gosari bezala zerbitzatu beharrean haragi eta barazki platerren lagungarri bezala ere zerbitzatzen da.