Raúl Otxoa

futbolari espainiarra

Raúl Otxoa Sainz de Aja (Gasteiz, 1975eko abuztuaren 14a) arabar futbolari ohia da, erdilari moduan aritu zena.

Raúl Otxoa
Bizitza
JaiotzaGasteiz1975eko abuztuaren 14a (48 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Racing de Ferrol /
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria

Biografia

Raúl Lezamako harrobian trebatu zen. 1994an Bilbao Athleticera igo zen. 1996ko azaroaren 6an lehen taldearekin debuta egin zuen, Errege Kopan Zallaren aurka 0 eta 3 irabaziz.[1] Lehen talde zuri-gorriarekin bi partida gehiago jokatu zituen Kopako txapelketan. 1998-99 denboraldian Racing de Ferrolera joan zen utzita, baina urtarrilean CE Sabadellera joan zen. 2000. urtean Portugalgo GD Chavesek fitxatu zuen eta bi kanpaina egin zituen bertan. 2002-03 denboraldirako Kataluniako taldera itzuli zen. Bere azken kluba Amurrio izan zen, non 2005. urtean erretiratu zen.[2]

20 urtez azpiko internazionala izan zen 1995eko Qatarreko 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan, non Txileko selekzioaren aurka bi gol sartu zituen.[3][4]

Ibilbidea

KlubaUrtea(k)
Bilbao Athletic19941998
Athletic Club19961997
Racing de Ferrol1998
CE Sabadell19992000
Grupo Desportivo Chaves20002002
CE Sabadell20022003
Amurrio20032005

Erreferentziak

Kanpo estekak