Rachael Dunlop

biologo australiarra

Rachael Anne Dunlop, Dr. Rachie ezizenaz ezagutzen dena (Sydney, Australia, 1970eko azaroaren 19a - ) australiar biokimikari, mediku ikerlari, blogari eta zientzialari eszeptikoa da.

Rachael Dunlop

Bizitza
JaiotzaSydney1970eko azaroaren 19a (53 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaAdelaideko Unibertsitatea
Sydney Medical School (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiologoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)University of Technology Sydney (en) Itzuli
Macquarie University (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaEszeptizismo zientifikoa

Twitter: DrRachie Edit the value on Wikidata

Txertoekiko aurkakotasun taldeen aurka gogor ekiten du eta Twitterren osasun gaien inguruan egindako zabalkundeagatik 2010an Shorty Saria jaso zuen.

Biografia

Biokimikari ibilbidea

Argazkilari eta diseinatzaile lanetan aritu ondoren zelula biologia ikasketak egin zituen Adelaideko Unibertsitatean eta Toxikologia eta Farmakologia Experimentaleko mintegian graduatu zen. Zelula biologiako tesia egin zuen Sydneyko Mediku Eskolan.

2013an zianobakterioen eta neurona motorraren artean lotura dagoela frogatu zuen. Bakterioek sortzen duten BMAA proteinak neurona suntsitzen zuela ikusi zuten, alboko esklerosi amiotrofikoa eraginez[1]. Zianobakterio hau uretan edo fruituetan egon daiteke eta Guam uharteko indigenen artean gaixotasunaren indizea handia omen da fruituak jaten dituzten saguzaharretaz elikatzen direlako[2].

Eszeptizismo zientifikoa

2008tik aurrera Australiako Eszeptizismo zientifiko mugimenduan sartuta dago eta txertoen aurkako taldeen kontra gogor ekiten du The Skeptic Zone[3] podcastean eta The Sceptics' Book of Pooh-Pooh izeneko blogean[4].

Erreferentziak

Kanpo estekak