Ramón Valdivia

Ramón Darío Valdivia Jiménez (Osuna, 1974ko abenduaren 16a) espainiar elizgizona da. 2023an Sevillako apezpiku laguntzaile bihurtu zen.

Ramón Valdivia

Bizitza
JaiotzaOsuna1974ko abenduaren 16a (49 urte)
Jarduerak
JarduerakCatholic theologian (en) Itzuli, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza

1974ko abenduaren 16an jaio zen Osunan. 1997an zuzenbidean lizentziatu zen Sevillako Unibertsitatean. Gero Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroan ikasi zuen[1]. 2003ko irailaren 14an apaiztu zen Sevillako katedralean[2].

Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:

  • Valmeko Andre Mariaren eta Marcelo Spínola dohatsuaren elizako bikarioa eta El Tomillar ospitaleko kapilaua, Dos Hermanasen (2003-2004);
  • Andre Mariaren Jasokundearen elizako parrokoa, Mairena del Alcorren (2008-2010)[1].
  • Sevillako Apaizgaitegi Nagusiko errektoreordea (2010-2015);
  • Diakonato iraunkorrerako hautagaien prestakuntzako zuzendaria (2011-2015);
  • Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroko zuzendaria (2010-2016);
  • Ramón Valdivia apezpikuaren armarria
    Sevillako Ikasketa Teologikoen Zentroko eta San Isidoro eta San Leandro Erlijio Zientzien Goi Mailako Institutuko filosofia eta teologiako irakaslea.
  • CEU-CEINDO Doktorego Eskolako zuzenbideko irakaslea[3];
  • Isidorianum aldizkariko Aholku Batzorde Zientifikoko kidea (2019-2022);
  • Sevillako San Roke elizako parrokoa (2015-2023);
  • Sevillako katedraleko kalonjea (2020-2023);
  • Aholkularien Elkargoko kidea (2021-2023);
  • Zona Sevilla 1-eko apezpiku-bikarioa (2022-2023)[1].

2023ko apirilaren 1ean, Frantzisko aita santuak Sevillako apezpiku laguntzaile (Teodoro León Muñozekin batera) eta Egabroko apezpiku titular izendatu zuen[4][5]. Urte bereko maiatzaren 27an apezpiku ordenatu zuten Sevillako katedralean[6]. Veritas liberabit vos (euskaraz: «Egiak aske egingo zaituzte»)[7] leloa hautatu zuen[8].

Lanak

  • Llamado a la misión pacífica. La dimensión religiosa de la libertad en Bartolomé de las Casas (2011).
  • Bartolomé de las Casas (2012).
  • El nacimiento de la modernidad. Justicia y poder en el pensamiento de Bartolomé de las Casas (2021).

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Marcantonio Colonna kardinala (1762)
  • Hyacinthe-Sigismond Gerdil kardinala (1777)
  • Giulio Maria della Somaglia kardinala (1788)
  • Carlo Odescalchi kardinala (1823)
  • Costantino Patrizi Naro kardinala (1828)
  • Lucido Maria Parocchi kardinala (1871)
  • Pio X.a aita santua (1884)
  • Gaetano De Lai kardinala (1911)
  • Raffaele Carlo Rossi kardinala (1920)
  • Amleto Giovanni Cicognani kardinala (1933)
  • Luigi Dadaglio artzapezpikua (1961)
  • Ricardo María Carles Gordó kardinala (1969)
  • Josep Ángel Saiz Meneses artzapezpikua (2001)
  • Ramón Valdivia apezpikua[9]

Erreferentziak

Kanpo estekak