Ramon Olalkiaga

gipuzkoar futbolari eta ingeniaria

Ramon Olalkiaga Borne (Zumaia, 1898ko abuztuaren 30a - Madril, 1990eko urtarrilaren 31) gipuzkoar futbolari eta ingeniaria izan zen.

Ramon Olalkiaga
Bizitza
JaiotzaZumaia1898ko abuztuaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril1990eko urtarrilaren 31 (91 urte)
Familia
AitaLeon Olalkiaga Aseginolaza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta ingeniaria
Ibilbidea
TaldeakUrteakJG
Club Atlético de Madrid /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria

Segurako Leon Olalkiaga Aseginolaza eta Bergarako Agapita Borne Zabaletaren semea, Zumaian jaio zen aita herriko albaitaria izan zen garaian. Marianistetan ikasi zuen Donostian eta Madrilen ingeniaritza agronomoko unibertsitate ikasketak egin zituen. Madrileko ikasle garaian Atlético de Madrid taldean jokatu zuen 1917-18, 1918-19, 1919-20, 1920-21 eta 1922-23 denboraldietan[1][2]. Taldeko entrenatzailea ere izan zen 1924-25 denboraldian. Athletic Clubek Atlético de Madridi irabazi zion 1921eko Kopako finalean jolastu zuen[3] [4] [5].

Gerora, Madrileko ingeniaritza agronomoko eskolako katedradun izan zen eta Nekazaritzako Merituaren Ordenako komendadore ere izendatu zuten.

Erreferentziak